formakuntza eskaintza.pdf

Vista previa de texto
2017ko MARTXOA- APIRILA
AZPEITIKO UDALAREN
FORMAKUNTZA ESKAINTZA
Langabeziari aurre egitea. Horixe da Azpeitiko Udalaren lehentasunetako
bat, azken urteotan. Eta, uste dugu, formakuntzaren bidez, beharrezko
titulazioak ateratzeko laguntza eskainiz, eta norbere hazkunderako zein
Currikulumerako balio dezaketen ikastaroak herrian egiteko aukera
izanez, lanbageziari aurre egiteko bide egokia dela. Ez bakarra, baina
bai epe luzerako garrantzitsua; guretzat eta herritarrentzat. Horregatik,
ikastaro eta formakuntza eskaintza zabala prestatu dugu Deustuko
Unibertsitatearekin, Udako Euskal Unibertsitatearekin, Lanbiderekin eta
Banaiz Bagara Elkartearekin.
Honako honetan, martxotik aurrera, Deustuko unibertsitatearen bidez
emango ditugun hiru ikastaro aurkeztuko dizkizuegu.
OSATU ZURE FORMAKUNTZA!
BEKAK
Azpeitiko Udalak bekak eskaintzen ditu herritar guztiek lan prestakuntza handitzeko edo garapen pertsonalerako ikastaroak egiteko aukera izan dezaten. Udalak ez du nahi herritarrentzat dirua arazo izatea formatzen segitzeko edo lanerako
behar diren tituluak ateratzeko.
Langabezian edo lanaldia %50ekoa edo gutxiagokoa duten 25 urte baino
gehiagoko herritarrek izango dute beka jasotzeko aukera.
Honako formazio moduak lagunduko dira:
• Profesionaltasun agiria eskuratzeko eskaintzen diren edozein mailatako ikastaroak.
• Profesionaltasun agiria ateratzeko lanbide heziketako zikloak.
• Udalak aurretik aztertuta, gizartearentzat komunitate eta gizarte-ikuspegitik garrantzitsuak jotzen dituen bestelako ikastaroak.
Laguntza tipoak:
Matrikula: 590 euro arte.
Garraioa: Kilometro kopuruaren arabera.
Ikas materiala: 226 euro arte.
www.azpeitia.eus
