Caja PDF

Comparta fácilmente sus documentos PDF con sus contactos, la web y las redes sociales.

Compartir un archivo PDF Gestor de archivos Caja de instrumento Buscar Ayuda Contáctenos



Urertzeko mamarrua .pdf



Nombre del archivo original: Urertzeko mamarrua.pdf

Este documento en formato PDF 1.3 fue generado por PDFpen, y fue enviado en caja-pdf.es el 27/02/2016 a las 23:26, desde la dirección IP 85.85.x.x. La página de descarga de documentos ha sido vista 1905 veces.
Tamaño del archivo: 1.1 MB (140 páginas).
Privacidad: archivo público




Descargar el documento PDF









Vista previa del documento


Azala: Anartz Ormaza Ugalde - (TEO ARKITEKTURA)
Irudietako artelanak, egilearenak dira.

Urertzeko mamarrua
Joseba Mikel Ugalde

Bi hitzetan eta bitsetan

Betiere, zuri

Azken 'abenduko bigarren larunbata', ahaztezina egin
zitzaigun. Institutuko 'Hirurehun eta hamar segundo haiek‟,
maisuaren „opariak‟ eta gure etxeko-lanak, denak
batera, bilduma edo liburutxo batetan, idatzita
ikusteak, zirrara berezia egin zigun.
Bazkalostean, liburuari jarritako izenburuaren
eta batez ere, azalaren eztabaida amaitu zenean,
mahairatu genituen oroitzapenak, ugariak, anitzak eta
sinestezinak izan ziren. Lagunartean, beti berragertzen
-edo berrasmatzen- baitira, ustez ezabaturik izan
ditugun bizitzako pasarte batzuk.
Agurtze kontuetan genbilela, Koldok zera esan
zidan, "Errege ostean, zurekin geratzea gustatuko
litzaidake". Biok batera, “Bigarren larunbatean”
proposatu genuen.
------Urte berria lagun, Koldok eskuetan zekarren
laranja kolorezko koadernotxoa ikustean, bapatean,
sasoi haietako pasarteak dastatzen eta orduko
sentzazioak usaintzen hasi nintzen. Koldo Lopategi,
„Mamarru‟ ezizenez ezagunagoa zena, irrifartsu eta
hitz-jarioz agertu zen.

“Dakizunez, ni izan nintzen, hain maite izan
genuen Antonio Agirre maisuari, „Urertze‟ ezizena jarri
ziona, eta ez Kepa „Sagutxu‟, hasieran, horrela
pentsatzen bazenuen ere.
Txikitatik, harreman estua izan dut ezizenekin.
Umetan, 'Frantxun haitzak' izeneko hondartzatxoan,
igerian edo olgetan ibiltzen ginen; karramarroak
harrapatzen, harriekin „piper-latak' -nahiz eta
tomatearenak izan- jotzen, edota itsasoan aurkitzen
genituen botilak apurtzen, barruko mezuak irakurri eta
gero, noski.
Ur ertzean, zerbait mugitzen ikusten nuenean,
„Han, mamarru bat‟ esateko ohitura nuen eta hortik
gero nire ezizena. Beraz, nirea, ez da gurasoengandik
datorkidan ezizen bat, txikitan, neroni jarritakoa baizik.
Niri, lagunek jarri zidaten, nik aldiz, maisuari jarri nion.
Harro nago, hark ere nirea zen zerbait zeramalako.
Urertzeren irakaspenak, gugan eragina izan eta izango
dute. Entzuten ikasi genuen, idazteko grina sustraitu,
eta irakurtzeko zaletasuna ere loratu zitzaizkigun. Eta
dena, maisu hari esker.
Gogoratzen, haren -eta amonak josteari utzi
gabe, zera esan zion-. Urteekin konturatu naiz, zer
esan nahi zigun.

Urertzeren „oparietan‟, amona, etxean dago eta
hitz egiten ari da. Gaur egun aldiz, sarritan ‟ezina‟
argudiatuz, kanpoan daude eta etxean izan arren,
askotan mutuan daude, entzuten ez diegulako.
Aitona-amonen hitzak, beti dira aberasgarriak.
Entzuten ez jakitea, izaten da arazoa. Geroa, gaurkoan
oinarrituko den bezala, orainaren arima ere, atzokoan
datza. Teilak, beti gainjarrian.
Nik, maisuak bezala, laranja kolorezko
koadernotxo bat daramat poltsikoan beti. Zerbait
ikusten, entzuten edo irakurtzen dudanean, haretaz
edo hark eraginda beste zerbaitetaz, zeozer bururatzen
zaidanean, ideia hori, idatzita utzi behar izaten dut.”
Koldo negarrez zegoen, bazekielako, Urertze
harro egongo zela berataz. Eta hori, gauza handia zen.
Agurtzeko ordua heldu zitzaigunean, zera esan
zidan, “Hartu koadernoa eta liburutxo bihurtzearena,
zurekin eta beste klasekide guztiekin, beste urte
amaiera zoragarri bat pasatzeko, aitzaki bat baino ez
da.”
Besarkada ematean, “Izenbururik pentsatua?”
galdetu zidan. Bai, “Urertzeko mamarrua”, erantzun
nion. Koldok irribarrez, “Zero killed” esan zuen.

Koldoren koadernoa

Memoria pixka bat eta amnesia dosi handitan:
horra gutariko bakoitzaren historia, idatzi dut beti
soinean daramadan ohartxoen koadernoan
Anjel Lertxundi

Koadernoaren ezkerreko orrialdeak, hutsik edo zuririk
daude, eskubikoak dira soilik, hitzezturik edo idatzirik
daudenak. Idazkiak, nahiko hizki txukunez eta erraz
ulertzeko moduan daude, batez ere, lehenengoko
laupabost orrialdeak. Hori, ohikoa da, eskuz idaztean.
Koldok, marra batzuekin bereizten ditu
kontakizun edo gogoeten mugak. Noiz behinka,
izenbururik gabe eta kako-artean, hitz solte batzuk
agertzen dira, ikur edo zeinuekin batera. Bada esaldi
labur bat, kako-arte eta izenbururik gabe dena. Amari
dagokiona. Agian, nahita, horrela idatzita dago. Egia
esan, sei hitzetan, ama zer den azaltzeak, badu berea.
Hurrengo goizean, Koldok bezperan
@mezu.bat, gosaldu nuen. Hauxe zioen;
---------

bidalitako

Txo, gauzatxo pare bat. Bapatean konturatuko zinen,
niretzat eskubia dela hitzetarako eremua. Erosotasuna
da arrazoi bakarra, beno, eta koadernoak merkeak
direla.
Kako-artean idatzitakoak, gogoarazteko oharrak
edo mugarteko gairen batek eraginda, hurrengo
abenduan aztertzeko ideiak dira.

Beste gauza bat, badaezpada. Idaztiak, ez dira
nahitaez, ikusi, entzun edo irakurri dudan zerbaitek,
momentu berean eragindakoak. Sarritan, bapatean,
noizbait izan dudan ideia batek, besteren bat dakarzt,
eta di-da batean, koadernoratu behar izaten dut,
desagertu baino lehen. Beraz, kronologiak ez du
inongo tarterik koadernoan. Hala balitz, kasualitatea
izango litzateke.
Badakizu, ni betidanik, 'itsumendi' edo
muturreko miopea izan naizela. Orain dela gutxi,
'Kataratak kendu' dizkidate eta lehen baino askoz
hobeto ikusten badut ere, irakurtzeko distantzia egokia
hartu behar izaten dut edo hizki handidun irakurgaiak
aukeratu. 'Leku guztietan, txakurrak oinutsik', badakit
adinak aurrera egin heinean, denok gabiltzala 'antzekoparezido'. Hori dela ta, ohikoak baino hizki
handitxoagoekin idatzi dut. Beraz, ez dut uste,
irakurtzerakoan, distantzia arazorik izango duzunik.
Behin baino gehiagotan, egunero ez
esateagaitik, gure inguruan, erabaki ilogikoak hartzen
dutenen testigu edo baita geu ere, protagonistak izaten
gara.

Gogoan izango duzu, matematikako maisu
hark, behin logika azaletik azaltzeko, nolako istorio
originalak kontatu zizkigun. Ba adibide haiek ere,
bitakorizatzeko modukoak zirela pentsatu nuen eta
eranskin gisara, koadernoaren atzekaldean agertzen
dira.
Azkenez, erdikalde inguruan, bada marradun
etentxo bat, egun hartako nire gogo-aldartea, zintzo
eta argi islatzen duena.
Txo, bi ohartxo - Hitzen uberan > webgune
interesgarria. Ezagutzen?. Nekaneren aita (futbolari
ohia), hil egin da. Agur ta erre hadi. Mamarru.
--------Kako-artekoen kontua, errespetatzea erabaki
dut. Horrela, hurrengo „Abenduko bigarren
larunbatak‟, izango du beste atal berri bat, gure
kuriotsitatea eta bide batez, gure eztabaida-mina
elikatzeko.
Eta ezkerraldea zuririk izatea, bat dator, inoiz
izan dudan ideia batekin. Urertzetarron artean, bada
lagun bat, jatorra bezain lotsatia, marrazki finak eta
originalak egiten dituena. Behin, esan nion, ea noizbait,
„abenduren‟ batetarako prest legoke, bildumatxoren
bat egiteko. Ezetza izan zen bere erantzuna.

Baina orain, bere irudiak beste kide baten
hitzekin partekatzeko direla badiot, agian baietza
emango dit. Horrela balitz, Mamarruren lan xumea ere,
jantziago abenduratuko litzateke. Nire ustez, bere
berean, apala bezain biluzia delako.
Hizkien neurri kontuetan, Koldok arrazoia du.
Nik ere, textu txikiegiak irakurtzeko, arazoak izaten
ditut, beraz, errazte bidean, ahal diren handienak
izango dira. Gure amek ere, eskertuko dutelakoan
nago.
Eranskinekoak, gogoratzen nituen, baina ez
zehaztasun guztiekin. Interesgarria iruditzen zait,
azken orrialdeak istorio haietaz aritzea. Idatzita uzten
ez dena, ahazte bidean, lausotuta amaitzen baita.
Koadernoaren mami edo hitzetatik at, collagearen bihotz eta hatz- iruditzen zaizkidan bi pieza
azpimarratuko nituzke. Bata erdikaldeko etentxo hori
eta bestea, Mamarruk, orrialdeak seinalatzeko, erabili
izan duen orri-marka.
Etentxoa erdian izateak, badu zerbait
iragarletzat hartzeko modukoa, koadernoaren bihotz
edo geroa adierazten duela, hain zuzen ere. Koldok
bizi izandako beheraldia, behin betirakoa izan bazen,
gure hurrengo abenduko bigarren larunbatak, ez
zuelako ezer izango irakurtzekorik.

Baina
zorionez,
Mamarruk
izandakoa
„ahaztutzat‟ eman eta aurrera egin zuen. Orri-marka
aldiz, hatz erakusle gisara hartzen dut, orriz-orri hari
laguntzen ibilitakoa delako.
Papertxoak bi alde ditu. Goikaldea, -iruki bat
gezi gisara-, Koldo, idazten, hausnartzen edo
zuzentzen ari zen orrialdea seinalatzeko egindakoa da.
Behekaldea aldiz, gogorarazteko eremua da. Bertan,
telefono zenbakiak, hitz solteak edo esaldiak agertzen
dira. Ziur nago, koadernoa eman zidanean, Mamarru
ez zela konturatuko papertxo honekin, bestela, zatizati egin eta zaborrontzira botako zuen. Koadernoa,
bere-berean edo bere osotasunean abenduratu izan
dadin, beldur eta lotsa pixka batekin bada ere, orrimarkaren irudia jartzea erabaki dut.
Liburutxoa argitaratu aurretik, marrazkilari
harekin kontaktatu nuen. Zintzoa eta duina izan zen.
“Koldoren testuekin, nire marrazkiak larrugorrian
agertuko lirateke. Asko sentitzen dut.”
Arrazoia zuen eta lehenbailehen zerbait asmatu
edo hobe esan, zerbait 'jantzi' behar nuen. Sakelakoa
hartu eta… Kontaktuak……Mamarru.....tonoa........
"Zer moduz Koldo. Bai...., ederto…, bai…, jeje .., bai,
eta lana biribiltzeko, ideia bat. Bidali iezazkidazu zure
eskulanen irudiak..... Bai agur, ikusi arte."

Koldoren orri-marka

Urertzeko mamarrua
Collagekera

----------Zure etxean
Gaur goizean, zure etxean izan naiz. Atea zabalik
zegoen. Zure zerbitzari batek, harrera adeitsua egin dit,
zu bidai luze batetan zeundela esanez. Zerbait
banekien. Denetariko azalpenez, etxe osoa erakutsi dit,
logela, egongela, despatxua, liburutegi eta abar. A
nolako ikuspegia duen etxeak. Gero, beste zerbitzari
batek (Tarifan jaiotakoak), sukaldera eraman nau eta
kafetxo bat atera dit. Gozoa portzierto.
Banekien irakurzale amorratua zinela, baina
horrenbeste liburu, ez nuen sekula pentsatuko, etxe
batetan aurkitzea. Atxagarenak ere, badituzu gutxi
batzuk.
Aitona-amonen argazkiak, zoragarriak dira eta
aitona arbola bat besarkatzen ari den marrazki hori,
benetan hunkigarria. Irakurria nuen, nola azkenetan
zegoenean, hiriburura eraman behar izan zenutela. Eta
hark, dena zekienez, herria uztean, baratzeko
zuhaitzak, banan-banan besarkatu zituela. Zein agur
ederra.

Lorategia ere ikusi dut. Zeure jaioterritik ekarri
zenuen olibondoa, izugarria dago eta amaginaberrak,
alabek beraien sorlekua ahaztu ez zezaten, ekarritako
bi granadoak, fruituetan blai. Lorategi erdian dagoen
jesarlekua, aproposa itsasora begira egoteko edo
inspirazioari dei egiteko. Aurrean, oinak jartzeko,
dagoen harri puxka hori ere, ideia ona. Eseri
naizenean, nire begiak itxi egin dira.
Lorezaina ere ezagutu dut. Ez zenidan ezer
esan, nongoa eta Bilbokoa, beno, Begoña auzokoa.
Iñigo, nire herriko arrantzontzietan ere ibilitakoa da.
Atsegina mutila.
Hitz batzuk utzi dizkizut idatzita. Bueltako
bidean konturatu naiz, datan erru bat izan dudala.
Urriak 31 da gaur eta ez 29, jarri dudan moduan.
Badakizu, oporretan gaudenean, denboraren nozioa
erabat galtzen dugula. Nik bai behintzat.
Ondo izan, José De Sousa izan beharrean,
funtzionario baten erruz, José Saramago izan zinen
hori. Ikusiarte.
K. L. „Mamarru‟ - Tías (Lanzarote)
----------

Zure hitzetan
"Bidaia, ez da sekula amaitzen. Bidaiariak dira
amaitzen direnak. Eta haiek ere, iraun dezakete,
memorian, oroitzapenetan, kontaeretan,...
Bidai baten helburua, beste bidai baten hasiera da."
…
"Pertsona, lur bati dagokio, historia bati, hizkuntza
bati, eta nik uste dut, hori dela aberria.”
…
“Eta hirurogeita bost urte hauekin, gauza bera esaten
jarraitzen dut, nire aitona-amonen iloba naizela.”
…
“Ni, zerbaitegaitik gogoratua izan beharko banintz,
malkodun txakurraren sortzaile gisara, gustatuko
litzaidake gogoratua izatea.”
----------

Etxea I. Zura

Kanpai hotsak
Botila bati begira nago. Ez da botila arrunt bat. Ez du
likidorik, nahiz eta barruko plastilinak, itsasoa
irudikatu. „Itsasoa‟ geldirik dago, baita „Campania‟
txaluparen maketatxoa ere.
Nire aita munduratu zen urte berean, „Titanic‟
ospetsua eta „Campania‟ ezezaguna ere, hondoratu
egin ziren. Urte hartan, Kantauri itsasoan, itzelezko
galarrena batek, 143 euskal arrantzale bereganatu
zituen. Kanpai hotsak, ugariak izango ziren euskal
kostaldean, batez ere nire herrian, itsasoak
irentsitakoetatik 116 bermeotarrak izan baitziren.
Haien artean, „Campania‟ko Pruden Laraudogoitia
patroia eta „barruko‟ bost gazte.
Kanpaiei buruz, aspaldian irakurritako eta
entzundako bi pasarte datozkit gogora, biak batera
eskua emanda.
Pío Baroja idazle donostiarra, noizbait
Arrasatetik ibilitakoa omen zen. Arizmendiarrietaren
sermoiak adi-adi entzuten bai behintzat, haren hitzetan
oinarritu baitzen, ‟Monleongo abadea‟ eleberria
idazterakoan.

Baina herritarrengandik ere, batu zituen hainbat
bitxikeri. Eleizen eta komentuen kanpaien doinuei
dagokion ondorengoa esaterako.
Hango komentu batetako kanpaiek, bertako
lekaimen diru eskasia „eternala‟ adierazten zuten, -Beti
miseriya, beti miseriya, beti miseriya- „esanez‟. Beste
Lekaimetxe batetatik, izaten zuten erantzun
„fraternala‟, -Guk ere bai, guk ere bai, guk ere bai-.
Fraideen komentuko kanpaiek aldiz, itxaropena ez
galtzeko aholkatzen zieten, -Izango da izango, izango,
izango, izango-. Elkarrizketa bitxi hori, Parrokiko
kanpai nagusiak bukatzen zuen, -Hor konpon, hor
konpon, gu ongi gaude, ongi gaude, ongi gaudetalantatuz edo tilintatuz. Agian, abadeek lurran ere,
zeruan bizi dira.
Galarrena bortzitz hura gertatu zen garaietan,
Bermeon izaten ziren ordea, beste kanpai hots
alaiagoak. Kofradian esaterako, baziren bi kanpai,
txikia eta handia, porturatutako arrantzaren tamainua
iragartzen zituztenak. Herrian, Karmeldar eta
Josefinetako lekaimen komentuko kanpaiak ere, txikiak
ziren.

Mezatarako deia egiten zutenean, batak, -Tonte,
tonte, tonte,.. eta besteak aldiz, -Tati, tati, tati,..- egiten
zutela diote. Kanpai-joaldi hura entzutean, nagusiek,
"Han, arrain txikien kanpaiak" esaten zuten bitartean,
gazteek, entzumen zorrotzagoa eta umorea elkartuz,
beraientzat kanpaien soinuek, -Donde, donde, donde,
eta -Aquí, aquí, aquí, ..- egiten zutela oihukatzen zuten.
Sasoi hartan, udan, eleizetako kanpaiek,
eguerdiko hamabietan jotzeko ohitura zuten, Dandalan, dundulun, dandalan, dundulun, dandalan,
dundulun,.... eginez edo hobe esan entzunaraziz.
Gazteek orduan, -Jan da jan, dungulu, jan da jan,
dungulu, jan da jan, dungulu,..- oihukatzeko ohitura
zuten. Nagusiek ere, lotzen zituzten kanpai hotsak eta
gosea, hamabietako kanpaiak entzutean. Orduan,
"Hamabiak, platerera begira begi biak", esaten
zutelarik.
Den denak, sasoi berean.
-----------(Kan pai, kan pai, kan pai... Onomatopeia ote?)
-----------

‘Logo’en artean
Portutik ibiltxoan nindoala, egun batzuk lehenago,
oftalmologoak esandakoaz bueltaka nenbilen. "Bizitza
aldatuko zaizu" esan zidan. Gero, nire harridura
ezabatzeko, hitz bakar bat bota zuen. “Kataratak”.
Hitz hori gogoratzean, nire baitango Filolelo eta
Filolego biki filologoak, biak batera, beste hitz bakar
bat bota zidaten, “Palindromoa !”.
Beraz, palindromoetatik itsuenak, kataratak dira.
---------Kritika
Azken abenduko bigarren larunbatean, „Hirurehun eta
hamar segundo haiek‟ izeneko liburutxoa, eskuartean izan
genuenean, jatetxean, negar partekatuak, besarkatuak
eta musukatuak izan ziren. Liburutxoa, geurea eta
geuretzat egina zelako. Hala ere, gure inguruan eta
baita kanpoan ere, zabaldu ziren ale gutxi batzuk.

Behin, denon harridurarako, Deiako Ortzadar
aldizkariaren orrialdeetean, Igor Estankona idazleak,
liburutxoari egindako kritika bat agertu zen. Oso pozik
hartu genuen, prentsan agertze hutsa, eta are gehiago,
balorazio aldetik, nahiko ondo atera zelako.
Ohikoa denez, eta gure kasuan oraindik
gehiago, kritikalariak aurkitu zizkion, alde ahulak,
astunak edo balio eskasekoak. Esaterako, „Urertze‟
barne, erretze gaiari eskeini geniona, luzeegia iruditu
zitzaion. Kritika honi, Joseba Mikelek, Urertzetarron
koordinatzaileak, ordezkoa jarri zion sarean. Baina ez
kritika kritikatzeko, umorez, esker oneko erantzun bat
emateagaitik baizik.
Honela zioen;
…..
Kritika bat, bi ohartxo
Gaueko orduetan, ezustean harrapatu nau, Igor
Estankonak, Deiako Ortzadarrean, gure 'liburuari'
egindako kritikak. Ez nekien ezer. Bi ohar.
Bat.
pasatxo‟.

Kritikaren

izenburua,

„Bost

minutu

Ideia ona liburuari jartzeko ere. Izenburu
laburragoa eta bide batez bermiotarragoa, “pasa txo”
esanez amaitzen baita.
Bi. Kritikaren amaieran, erretze kontua, luzeegia
iruditu zaio Igorri. Gauza arraroa, kritikalariak berak
ere, Estanko-ona abizena bait darama.
Umorez eta esker onez.
------------(Sormena, berdintasuna, kuriotsitatea, kultura, natura,
komunikazioa, elkarkidetza, integrazioa, logika...
Gaztaroan, modu etereoan, helduaroan estereoan)
------------Ginentzen garanean
Ni, nintzen naizenean, hi, hintzen edo hiltzen
haizenean, edota gu, ginentzen garanean, abendua
hanka-motz geratuko da, bigarren larunbaterik gabe.
Itsasertzeko mamarruak ere, haitzetako zirrikituetan
sartu, eta Albinoniren Adagio in G Minor entzuten
hibernatuko dute, igandearen zain.
-----------

Defenditzen
Arestian, Gabriel izeneko, betaurrekodun bilbotar
batek, zera esan zuen, "Nire aitaren etxea defendituko
dut". Nik, gaur, betaurrekorik gabe eta Bermeon, zera
diot,
Nire seme-alaben etxea defendituko dut,
usoen kontra, etxekoen kontra, lagunen kontra,
justiziaren kontra defendituko dut
nire seme-alaben etxea.
Galduko ditut musuak, agurrak, laztanak,
osasuna eta bizia ere, galduko ditut,
baina nire seme-alaben etxea defendituko dut.
Maitasuna kenduko didate,
eta bakardadearekin defendituko dut
nire seme-alaben etxea.
Besoak ebakiko dizkidate,
eta ahotsarekin defendituko dut
nire seme-alaben etxea.
Etxerik gabe, dirurik gabe,
jantzirik gabe utziko naute,
eta dardarekin defendituko dut
nire seme-alaben etxea.
Baina niretzat, etxea ez da….
------------

Batela. Zura

Labur
"Agudeziaren arima, laburtasuna da".

W. Shakespeare

-----------Ordu laurden
-Laurden gutxiago- Txirrina izan da. Atea ireki eta bera
da. Lasaitasunez hartu dut. Betiko hitzak, nire atzetik
barruratzen dira. Egongelako sofan eseritzen gara. Ni
„nirean‟ nago, bera "Barkatu, ez da gehiago gertatuko",
"Zurekin bizi nahi dut hil arte" esan ahalean.
-Hamar gutxiago- Kafea eskeintzen diot. "Bai,
eskerrik asko" dio. Sukaldera noa. Sofan, betiko
negarrak. "Barkatu, ez da gehiago gertatuko", "Zurekin
bizi nahi dut hil arte".
-Bost gutxiago- Seiretan hartzeko dudan
„kafea+‟ kikaratu, eta hitz hauek idazten ditut.
-Gaur, behingoagatik, nire asmoa eta beran
azken hitzak, ados izango dira.-----------

(Mikroipuinak/eskolan @-euskara+#gaiak-konkrezioa
eta sormena lantzeko~/Shakespeare lehiaketa)
----------Ez dena
Onartzen, haizetzen eta handitzen ez den maitasuna,
maiztasuna da. Eta ez dena, maiz denean, ezaren eza
bihurtzen da.
-----------Izotzetakoa
Hilda aurkitu zuten. Aspaldian erail zuen norbaitek,
bizkarretik zas. Txerria eta koldarra izan behar da,
atzetik eraso egiteko. Arrazoiak izanda ere, ez.
Ezezaguna zen. Inork ez zekien zein izen zuen
hildako gizonak. Ez zeraman nortasun agiririk, ezta
beste dokumentaziorik. Baina azterketak egiteko, izen
bat behar zuten. Eta baita jarri ere. Hiruzpalau jarri
zioten berehala. Ötzi da orain gehienentzat. Agian
hotzetan bizi izan zelako. Hilketa, orain bost mila urte
gertatu zen.
-----------

Galdera
Batuketak, zenbakiak batu egiten badute, kenketak,
kendu, bidertekak, bidertu, eta abar, eta abar....
Zer egiten dute abarketak?.
-----------Gatza
Itsas-txoria negarrez ikustea, gaitza da. Eta hala
denean, gatza da.
Itsas-txoriek, beraien hegaldi luzeetan, noizbehinka, itsasoko ura edatera behartuta daude. Gero,
haien liseriketa sistemak, soberan duen gatza,
begietatik kanporatzen du, negarra bailitzan.
------------Bata eta bestea
Idaztea, behatzea, ezinbestean. Irakurtzea, bahetzea,
hobebeharrean.
-------------

Zorionak
Gure arbasoek, beraien biharkoa izango zena
antzemateko edo igartzeko, zerura begira bizitzen
ziren. Lainoen joan-etorriari, eguzkiaren portaerari,
baina batez ere, txorien hegaldiei so eta adi.
Ikusitakoak, „txori onak‟ baziren, lurrak
ematekoa zena, edo denadelakoa, „zoriontasuna‟
iragartzen zuen. Ingelezek ere, beraien urtebetetzeetan,
"Happy bird day" abesten dute. Auskaling.
-----------(Sodioa, Pascal, merkurioa, Espronceda, magnesio, pi,
Pitagoras, litio, Newton, klorihidrikoa, Aristoteles,
brother, Baudelaire, karbonoa, Arkimedes,.........
Institutoa, a ze leku aproposa, izenak ikasteko)
------------Abileziak
Pantxo, sofan etzanda, nagikerian blai, plaust eginda,
alferkerian edo totosean zegoen.

Lagunen abileziak goraipatzen zebilen. “Urlia,
oso ona da igeriketan, Berendia aldiz, garaiezina
bizikleta gainean eta Zerendia, onenetarikoa korrika
lasterketa guztietan”.
Haren ondoan zegoen amonak, josteari utzi
gabe, zera esan zion, “Denadelako zereginetan,
dabilena da abilena”.
----------Oraina jeloskor
Iragana, iragana, iragana
ditsozozko iragana
pekatuz beteriko santua
txatalez jositako mantua
iragana, iragana, iragana
malko gaberiko lantua
mutuan egindako kantua
iragana, iragana, iragana
ditsozozko iragana
------------Ama, zaintzen edo zain. Zainetan darama
-------------

(Bai %50, baina kortina igo nahi dudanean, jaisteko
kordela oratzen dut eta alderantziz. # Kokoteraino
estatistikekin # Ba al dago ikerketarik, % ?)
-----------Abestia
23,45 Ohean, osteguna amaitzear. Irratian abesti bat.
Gaia, ama eta euskara, batera. Xalbador&Benito
binomioak, nire muinak astindu ditu. Negar-zotinka
hasi naiz, eta ez dut kantua behar den moduan entzun.
Sukaldera noa. 23,58. Sarean sartu naiz. Amek
bezala, klik eta berehala da nire begien aurrean, behar
dudan esteka sakratu bat.
http://m.youtube.com/#/watch?v=EfOBeW
XCrGw&desktop_uri=%2Fwatch%3Fv%3DEfOBe
WXCrGw&gl=ES
-Mundurat eman ninduzunAma, nola zure belaunetan, nindadukazun denboran,
utz nezazu zure bularrean, burua pausa dezadan;
ene bihotzak zer sendi duen, nahi baiterautzut eman,
zure ezpain sakratuetarik, ikasi nuen mintzairan.

Ene deia amodioaren, bidez zinuen entzun,
eta gero oinazen erdian, mundurat eman ninduzun;
biziaren grazia lehenik, gero hoinbertze maitasun,
berant jakin dut, ama maitea, zendako eman dautasun.
Adierazi zerautanean, odolak bere mintzoa,
berriz gogoratu zitzerautan, o ama, zure altzoa;
bai ta zure bularretik hartu, esne on haren gozoa,
orduz geroztik zurea naukan, ene izaite osoa.
00,14 Ostiral berri bat. Ohean sartu naiz.
Egunak garrenean, Euskal Herritik urrun,
Hoteleko jantokian, jendea era lasaiean, laupabost
hizkuntzetan (beraien amen bularretan ikasitakoak) ari
zen berbetan. Buffeteko arrainen ilaran jarri, eta
„abestia‟ gogoratzean, berehala marmarratzen hasi
nintzen.
Nire txanda heldu zenean, eta sukaldaria
muturren aurrean zain nuelarik, negarra eta irribarrea
teilakatu nituen.
-------------

Konkretatzen
Atsoa, atzoa den heinean, gaztea, astea da. Asteburua
hain zuzen.
------------Letra bat
Letra arrunt bat naiz. Ez naiz ez puntakoa, ezta
atzekaldekoa ere. Zenbakia izandakoa ere banaiz, baina
orduan ere, erdipurdi hoietakoa. Neurri kontuetan,
antzean, erdikalde xume eta ilun horretan kokatu
naute. Aurrekaldean naizen bakarrenetan, izpidun letra
batek, eskutik naramalako izaten da. Bakarrik, inoiz ez.
Beno, egia esan, nire izanaren izenean, aurrean naiz.
Alboko herrian jaio banintz, bikia izango nuke.
Baina herri txiki honetan sortua naizenez, seme bakar
mizketu bat naiz. Nire izena, berria denean, kontatzen
dudan istorioa, gehienetan asmatutakoan badatza ere,
noizbaitzutan, dena edo izan denaren ispiliua ere bada.
Zahartzen
naizenean
aldiz,
ez
dut
sinesgarritasun bat ere. Egia esan, zahartzaroan,
gezurti huts batetan bihurtzen naiz.

Historikoki, letrak, erabiliak sentitu izan gara
beti. Sekula inork ez du gutaz, gure izaeretaz, gure
sentimenduetaz, ezer esan. Gurekin bai, baina ez
gutaz. Noizbait, lan uztea egingo bagenu, gutxiengo
zerbitzuetako bost letrak bakarrik, izango lirateke,
hiztunen esanetara egongo liratekenak, „greba‟. Ele.
------------(Anjel Lertxundirekin ibiltxoan Getarira ^ Egun
ahaztezina - & "310 segundo haiek" oparitu diot. @.com
bidali dit. Hitzak, eguna bezain ederrak # Letrak goian
eta Andu behean>‟Letrak kalekantoitik‟ ezin ahaztu)
----------Meta versus Morfo
Izena berea zenean, izana ere, bere senean zen. Orain
ordea, izenordea denez, ezagunak ere ez.
----------Bi agur
Bizitzako azken maldan dena bisitatzeko, bi „zita‟
izaten dira ohikoenak. Bata agurtzeko, eta bestea aldiz,
agurtzeko.

-----------Zortzikoa
Bertso saio batetan, gaia jartzerakoan, zortziko txikia
edo zortziko handia esaten dutenean edo denadelako
egoeretan, „zortziko‟ hitza entzuten dudanean, ezin dut
pentzatzerik saihets, erdarazko „Octava real‟ datozkit
gogora.
Behin entzundako pasarte barregarri batek,
eragiten dit elkartze hau behin eta berriz egitera.
Institutoan izan zen, ez gure belaunaldian, urte batzuk
aurrerago baizik eta sasoi haietako ikasle batek
kontatutakoa da.
Gramatikako irakasleak, azterketa batetan,
„poesiaren neurriak‟ jarri zien gai modura. Ikasleek,
soneto, decimal, redondilla, romance, octava real eta
abarren neurriak jakin behar zuten. Beti bezala, gutxi
batzuk ziren zekitenak, besteak txibatazoari zain
zeunden. Ilustraturen batek, bota zuen isilpean
laguntzatxoa, "Hirugarrena, octava real".
Gero etorri ziren kontuak. Maisua moskeatuta
zegoen. "No entiendo lo que ha pasado, pero en la
tercera pregunta, ha habido algunos que han
contestado, „otabarra‟ en lugar de „octava real‟.

“Puede alguien explicarme el porque?", edo
antzeko galderaren bat egingo zuen.
Bermeon eta Bizkaia osoan, „otabarra‟ esaten
zaio, beste herrialdeetan „ote zuria‟ esaten zaionari.
Txibatazoa bai, baina zer entzun?. Ikasle batzuen
belarrietara, askoz ezagunagoa egingo zitzaien,
inguruko
mendi
edo
troketako,
„otabarra‟
zuhaixkatxoa, ditxozozko „octava real‟ hura baino.
-----------(Ekainean, Iker&Arantzaren ezkontza. Norbaitek ba al
du sasoi hartako argazkirik, bikoteari oparitzeko? )
-----------Zenbaki bat
Beti bezala, etsaiek, aurrea hartu digute. Hemen,
norbaitzuk erabiliak izan badira, argi eta garbi,
zenbakiak izan gara. Baina gure errua da. Bi bandotan
banandurik gaudenez (Bakoiti eta Bikoitiarrak), ez gara
sekula ados jartzen. Eta halakoetan, etsaiak beti nagusi.
Haiek hitz asko, eta gu, borroka isiletan blai.

Gu behingoagatik, elkartuko bagina eta greba
orokor bat antolatu, hiztunak, „hitz‟ madarikatu
hoiekin soilik konponduko beharko lirateke.
Pilotalekuetan, markagailu erraldoiak jarri beharko
lukete, mugikorrak askoz handiagoak diseinatu,
bankuko libretak zer esanik ere ez, eta beste bi abar
luze. Baina gu, bitartean, gure hikamiketan jarraitzen
dugu. Noizbehinka, elkartuko gara bai, herriko jaietan
esaterako. Baina ez „gurea‟ konpontzeko, penak
kontatzeko edo penak kantatzeko baizik, “Zenbat gera,
lau, bat, hiru, bost, zazpi, zer egin degu, ezer ez, zer egiten
degu, alkar jo, zer egingo degu, alkar hil. Gure asmoak,
esperantzak.....”.
9
-----------Ezinezkoa
Maitemindu egin zen, baina ezinezkoa zen. Lehen,
maitemintzea, ezinezkoa zela iruditzen zitzaion.
Orain ez daki, bere ustea, zuzena ala okerra zen.
Jakitea ere, ezinezkoa egiten zaio. Dena ote da
ezinezkoa, galdetzen ari da.
------------

Puntua sortu behar
Harritzekoa. Kortinarena idatzi nuenetik, estatistikak
nabarmen aldatu dira. Lehen gutxitan asmatzen nuena,
orain, nahita huts egitera joanda ere, gola gehienetan.
Argi dago, norabidea aldatzeko, puntu bat behar izaten
dela beti. Kasu honetan, haretaz idaztea izan da.
Beste „puntu‟ argi eta ohiko bat, ordurarte
ezezaguna izan dugun norbait ezagutzea, edo haretaz
aritzea da. Demagun, herritik kanpo gaudela eta gure
bikoteak norbait agurtzen duela. Guk, agurtutakoa nor
den galdetzean, “Herritarra da, ez duzu ezagutzen
ala?” erantzuten digula. Beno, ba puntua sortua da.
Handik aurrera, „ezezagun‟ hori, kalean, tabernan,
pilotalekuan, dendan,...... gure bizi-zopetako osagaia
izango da.
----------Zeraka
Ganbara digitalean, kuxkuxean ibiltzea, benetan
gomendagarria da. Hauts birtuala ez ezik, harri bitxiak
ere aurkitu dezakegulako. Liburu edo aldizkari
zaharretan esaterako. Hitzez hitz >.

„Itz-jostaldien batzarrea -1887 garren urtetako
Egunaria‟. Sukalde chokoan, kontu-kontari Mikela ta Franchisku
Mik- Franchisku, ¿eztakizu zer pasatzen dan ?
Fran- ¿Zér bada ?
Mik- Lizartzako zera, zertzen omen da zereko
zerarekin, eta ayek zertzen badira, iñolazere
zereko zerera zertuko dira.
Fran- Emakumia ¿zér esan nai dezu zer orrekiñ? ez
bazera obeto zertzen, ¿nik nola zertzia nai dezu?.
Hau irakurri nuenean, nire klasekide izandako
Joseba Mikelen, „Ai gure Bermio‟ webgunean
irakurritako, herriko esakerak etorri zitzaizkidan
gogora.
"Zeratxu, zeran dauen zera, eruen zerari, zera
zertziko bidau eta", " Zera zertuko badan, gero zegaz
zertuku zera ba?". Edo antzekoak.
Zeraka egitea, komodinekin hitz egitea
bezalakoa da. Zerbait ahazten zaigunean, Zeratxu,
zera, zerara, zeratik edo zertzeko esan, eta ulertuko
gaituzte. Bai zera !.
-----------

Bihar edo etzi
Gaur, desegokia iruditzen zaiguna, sarri askotan, etzi
komenigarri edo ezinbestekotzat hartzen dugu.
Zentzuzkoena, bihar bertan, hartaz sakon hausnartzea
litzateke. Etzi berandu denean, etsipena izaten delako.
----------(KuriotsitateaWaldorf,
Montessori,
Freinet,
Pestalozzi, Glenn Doman, Coursera, metodoak,
ezagunak al dira gurean?)
----------Sormenaren ohiartzuna
"Sormenarentzat kaltegarriena, inspirazioaren grina
da". Umberto Eco
Econ esaldia, gehiegikeri bat iruditzen zait. Ba
al dago ba inspirazio gabeko sormenik?. Egia da,
inspirazioa aurkezten denean, ekaitz bat bezalakoa
izaten dela, eta trantze haretatik zerbait probetzuzkoa
atera nahi bada, nahitaez, 'izandakoa', behatu eta
bahetu behar dela.
Zerk bultzatuko ote zuen Umberto Eco,
aipatutako esaldia idaztera?.


Documentos relacionados


Documento PDF hirurehun mamiazala azkena ipad 1
Documento PDF formakuntza eskaintza
Documento PDF urertzeko mamarrua
Documento PDF ai gure bermio
Documento PDF pe as negras tr ptico 2018
Documento PDF programa ewc


Palabras claves relacionadas