Caja PDF

Comparta fácilmente sus documentos PDF con sus contactos, la web y las redes sociales.

Compartir un archivo PDF Gestor de archivos Caja de instrumento Buscar Ayuda Contáctenos



Ai gure Bermio .pdf



Nombre del archivo original: Ai gure Bermio.pdf
Título: Ai gure Bermio
Autor: Joseba Mikel Ugalde

Este documento en formato PDF 1.5 fue generado por Microsoft® Office Word 2007, y fue enviado en caja-pdf.es el 09/03/2012 a las 17:06, desde la dirección IP 85.85.x.x. La página de descarga de documentos ha sido vista 10117 veces.
Tamaño del archivo: 17.8 MB (453 páginas).
Privacidad: archivo público




Descargar el documento PDF









Vista previa del documento


Ai gure Bermio
esakerak eta izakerak

Joseba Mikel Ugalde

Página 1 de 453

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Aurkibidea

Hitzaurrea
Ai nire Bermio !
Gu Geu
Pertsonie, ezébezetik ezébezera
Gaztiek, lehen eta orain
Etxekotásune
Itxuraz
Izatez

Hil arte bizi
Jan da jan
Bermio munduan eta jateko orduan
Herriko kantak
Edan da edan, kubertá laban
Tonineko kantak
Erre ke erre, tabakue
Kaka ta txise, eguneroko larridse
Lotara
Lolo bidsotza
Geure geusexuek

Adorez ta osasunez
Dana okasiñue
Itsue ta mutille
Ikaragarrizko ikarie
Beste egoera batzuk
Osasune

2

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Aurkibidea
Bestiek
Beste herriak
Kanpotarrak

Izenak eta ezizenak
Izenak
Baporan izenak
Ezizenak
Lekuen ezizenak
Bermeo Bermiotik kanpo
Izaro izena, Bermiotik mundura

Lanbideak eta diruak
1900. urtean
Áñek
Biarrak
Zaratak
Diruek
Ekonomia
Itsosoko kanta bat
Itsosorako ordue

Heriotza ta erlijioa
Jaingoikue eta Santuek
Abadeen inguruko upiñek
Errézaten
Heriotza
Kanpaiak
Erbestean hil

3

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Aurkibidea
Tutiliklas
Azau eta urre
Berbetan ez dakidsen piztidsek
Mendire
Internet
Denporie
Jantzidsek
Egualdidse
Koloriek
Ay que tio
Udie
Ólgetan
Amuma olgetan
Amuma ta atxitxe barrakatan
Futboleko herri kantak
Atsa ta usiñe
Gabonak

Geure berbakerie
Amatxu, aitxetxu
Txu, txu, txu gozotasunaren trena
Umeei
Olatuek ekarrikuek
Silaba bakarrekoak
Hika
Halan edo holan
Zarata-berbak
Erderatik
Erositako berbak
Errepikamenak
Agurrak eta deiak
Erantzunak
Konparaketak

4

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Aurkibidea
Nasteborrastie
Masamórrie
Ea > Ia > Bia
Iso edo Uie izan
Éne edo ené
Erre edo Ege
Bermion DA
Daídsola (Dariola)
Ri ( Zelako, a zelako )
Zer da ! ( a zenbat, a zelakoa)
Óstidse
Demoniñué eta beran famílidse
Erdi euskeraz, erdi erderaz
Berbak jateko ordue
Jatorrago
Bermion “gauze” asko
ETA Bermion
Gure bideak
Zera zertzien
Ondo entzun dot ?

Pertsonaiak
Itsastegitxoa
San Juan, gure irudirik ederrena

Bermiotarron zaratarik bermiotarrena ENTZUN

5

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Hitzaurrea

Gabriel Arestik esana da, “ Nire poesía oso merkea da, herriaren ahotik
hartu nuen debalde eta debalde ematen diot herriaen belarriari ”.
Nire lan hau ere, merkea, herritik debalde hartutakoa eta herriari debalde
ematen dena da. Apaltasunez herriarekin batera egindakoa eta apaltasunez
herriari eskeintzen dena.
Bere helburua, herrian entzuten dena, herriak berak noiznahi eta non-nahi,
irakurtzeko moduan jartzea izan da, bermiotarron bermiotartasuna
indartzeko asmoz.
Orain munduratzen bada ere, ezin ahaztu lehen pausuak. Kalean entzuten
nituen berbak, esaerak, ohiturak edo gertakizunak, papertxoetan idazten
hasi nintzenean, igaro dira 35 urte ordudanik.
Urteetan zehar, papertxoak gehitzen eta etxeko kajoiak betetzen ibili dira.
Gero, 1994ko urrian, Akatz aldizkarikoek esan zidaten, interesgarria izango
litzatekela noizbehinka artikulutxoren bat argitaratzea. Eta halan izan zan
aldizkaria desagertu arte.
Hasieratik banekien, nire lanak nondik jo behar zuen. Ni ez naiz
gramatikan eta abarretan jantzia, egia esateko nahiko eszeptikoa naiz
gainera hizkuntza arloan, sarritan erabaki asko teknikoegiak ikusten bait
ditut. Nire lana apala eta herrikoia izan behar zuen. Denok irakurtzeko
modukoa, irribarrea sortzekoa eta naturala.
Etxeko ganbaretan edo arrantzaleen etxabeetan, gauzek zaharkituta eta
ordenarik gabe egoten badira ere, erakargarri egiten zaigu bilatzen ibiltzea,
badakigulako, bertan geure geureak diran gauzak aurkituko ditugula. Baita
famili giroan edo lagun artean, aintzinako zerbaitetaz edo gure berbakeretaz
berba egiten dugunean, salto-saltoka, batek hau besteak ha esatean sortzen
den giroa, ez da izango ordenaren eredu, baina bai aberatsa eta gure
herritartasuna indartzen duena.

6

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Idazterakoan ez naiz ibili orrazketak egiten, modu gordinean agertzen dira
esakerak eta berbak, inor mintzen bada, klik bat egin dezala eta agur.
Esan dudan bezala, lehenengo helburua esakerek batzea izan bada,
bigarrena hasiera hasieratik barre eragitea izan da .
Ez dut sekula ahaztuko, ezagunak diren emakume biren barreak. Biak
etxeko bat galdu zuten, batek alabatxoa eta besteak senar gaztea. Beraien
bizimodua apur bat "normaltzen" hasi zenean, aitortu zidaten nire
artikuluak irakurtzean barre egin zutela. Egun horretan, negar anpuluak
begietan neuzkala, konturatu nintzen, lan honetan emandako eta emango
nituen ordu denak, ondo emanak izango zirala.
Bermiotartasunaren birusa sortu behar da, ahalik eta kutsakorrena gainera,
denok harrotasunez gaisotu eta "hilko" gaituena. Baina mundu zabal eta
aldakor honetan, gauzak berasmatu beharra dago, ez dute balio lehengo
tresnek, ezta orainarte ikusitako eskemek ere, egunero asmatu behar dira
bide berriak.
Gaurko umeak izango dira biharko bermiotarrak eta euskaldunak. Umeei
euskara irakastean, herriko euskereak tarte handiagoa izan behar luke.
Herriko berba edo esakera bat edanez, erosiz, maitatuz, tatuaituz, txateatuz,
kutsatuz, ikertuz..., Bermioko euskereari behar duen arnasa emango diogu.
Interneten bidez, lan hau mundu guztian zabaldua izango da, gure etxeetan,
txokoetan, dendetan, tabernetan, itsasontzietan, eskoletan, gure bidaietan,
ikusgai izango dugularik.
Etorkizunean zeozertarako balioko duelakoan, hemen dago denon eskura.

Joseba Mikel Ugalde 2010 Bermeon

7

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Eskerrak
Amaitezina izango litzateke banan-banan danak eskertzea, lan honetan
hainbat personen laguntza izan bait dut. Hala ere, familikoak urteetan jasan
izan duten txapa, txapela kentzekoa izan da, egunaro jo ta su, galdezka ibili
naizelako edo sarritan euren ondoan egon arren, nire burua beste leku
batetan egon dalako. Lagunak eta ezagunak antzean. Baina danak,
kiroltasunez edo pazientzi handiaz hartu dute nire “hobby” hau.
Lagunen artean bereziki, sasoi baten nire lankide izandako, Ander Alboniga
“Maison”, Joseba Egaña eta Joseba Itxasori, edozein kontsultarako nire
aginduetara egon diralako, ezin ahaztu euren etxeko lanak.
Batzuoi eta besteoi, eskerrik asko, zuen lana ere badalako.
Baina norbaiti eskerrak eman behar badiot, gauza askogaitik gainera, hau
Aingeru Astui Zarraga da. Bere jakintasun guztia, esku-zabaltasunez niregan
jarri duelako, berarekin hitzegitea gozamena dalako, batez ere bera entzutea.
Lan honen mamian ez ezik, itxuran edo formatoan ere Aingeruren ikutua
dago, bera izan bait da lana interneten jartzen lagundu zidana.
Eskerrik asko Aingeru.

Eskaintza
Fernando ta Alejori,
Iker eta Itsasori,
Arantzari

8

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

“ Ai nire Bermio !”
Doinua - Xabier Leteren “Xalbadorren heriotza”

1

4

Itsas ertze bat bazen
olatuen indarrez
bere besoek oldartzen
itsasoek arakatzen
kresalen egarriez

Heriotzan kantari
biziari lotuaz
negar ostean zantzua
minbera ta kementsua
umearen laztana

2

5

Ohoretan hazia
isiltasun apalaz
munduetan ibilia
txori guztien kabia
esku zuri zabala, zabala

3

Suak hauts bihurturik
itsasoak kolpatuz
ur tantak hondoratua
hautsen suak gaisotua
bizirik dirauena, dirauena

6

Estribiloa

Estribiloa

___________________________________________________________________

Estribiloa

Bermio, neure herri
bihotzeko sustraia
garraztasunean ezti
eguneroko eguzki
nire arnasaren geroa

Bermio, neure herri
bihotzeko sustraia
garraztasunean ezti
eguneroko eguzki
nire itsasoko faroa

Kantie ENTZUN

9

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Bermiotarrok
Arrokeri barik baie arrotasun guztidsegaz, esan leikegu gure herria
berezia dala,
herri abestiak be badiño,

ez tauela Bermiolakorik !

Non daukie ba, gure Jaune baño modernuaue,
gurea

Jaingoiko fraka zábala

bada

Non jende handiagoak, NBAkoek altuak badira,
hemen

goidse jjótekuek

bagara

Non safari gehiago egindakoak,
hemen

legoien azálak

pilloka badaukaguz

Non entzuten da, kanpotik ibili ta gero, herria ikustean, arnasa
hartu ta Ai gure Bermio ! baño suspiro gozoagorik

Bermioko portuan kantie > ENTZUN

10

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

2010-11-09

“ Haizetan zara Bermio,
haitzetan, ekaitzetan
bitsetan,
bi hitzetan zara Bermio,
olatuen indarra ”.

2010-11-09

ENTZUN

11

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Pedro Texeira kartografoak ( Lisboa 1595 – Madrid 1662), 1622. urtean
Felipe IV.aren aginduz egindako marrazkia. Beharbada gure herriaren
irudirik zaharrena.

12

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Luis Paret y Alcazar 1783 - “Vista de Bermeo”

Bermiori buruz ezagutzen dan margorik zaharrena da, Luis Paret y Alcazarrek
(Madrid 1746-1799) , Espainiako Carlos III.tzat egindakoa.
Madrileko Ritz Hotelean 1990-10-30ean Edmund Peel y Asociadosek
egindako enkantean 123,2 miloi pezetatan saldu zan, inoiz Pareten
kuadroengatik ordaindu dan dirutzarik handiena. Antza danez gaur egun
Varéz-Fisa bildumak dau jabetza.
Jakintsuen esanetan Paret izan da, rokoko estiloan Espainiak izan duen
margolaririk handiena.

13

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Gernikako Juntetxean dagoen “Lírica y Religión” izeneko triptikoa,
Gustavo de Maeztu Whitney (1887 – 1947) gazteiztarrak egindakoa.
Margolanak, 1878ko apirilaren 20an (Zapatu guren egunean) Kantauri
itsasoan gertaturiko galarrena gogora arazten digu. Egun hartan 332
arrantzale ito ziran, haietatik 85 bermeotarrak.

14

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Gu geu
ï‚·
ï‚·
ï‚·
ï‚·
ï‚·

Ezebezetik, ezebezera
Gaztetan
Etxekotásune
Itxuraz
Izatez

Joseba Barrenetxean argazkia

15

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Pertsonie, ezebezetik ezebezera
Pertsonie edo gizakia, munduaren misterorik handiena da, zeren
ezebezetatik sortu eta sarritan mundua jateko balego lez agertzen bada
ere, gero ta gero be ezebezera itzultzera behartuta dago, zorionez
gainera, bestela ia nok aguantako lekidoskun.
Gizaki hori, bere itxura edo ezaugarri fisiko eta baita beren
izakeregaitik deitua izango da (hurrengo orrialdeetan ikusiko dogun
bezala), baie gure Bermio honetan, bakoitzaren adina edo urteak
kontuan harturik, gitxi gora bera ondorengo historia izango dau.
Antziñeko zeozertaz berbetan gagozanean, norbera oraindik jaio barik
egon garala adierazteko, “Ni orduen aitxen arrotzatan on naitzen !”
esaten dogu.

tuntuxégaz

tuntúxek

Gure andraren bat kargáta edo tuntuxégaz dauenien, txitxié
barruen edo ime barridse dakarrela diñogu, behar bada beste
herrietako andrak begirátak izango diez, bigarren eskuko imiek
ekarten dauie ta, guriek geidsau kostata be barridse ekarten dauie.
Momentue allegata, amak imie hazurren dakola diñogu, sarritzen
andana kórridsen jjun bizaten dira klinikera, tellapeko danak esanez
“ia ordu labúrtxu bet badakozu” ( berrogeita hemeretzi
minutu ta pikukue). Ordu laburtxu bet okitzeko, San Ramoneri
eskatzen jakon, bere estanpa baten aurrean, kandela bat biztuz.
Eskue apurtute dogunean, besoa ez mobiduteko lepotik tela bategaz lotzen
dogu. Halan dagoen norbait ikusten dogunean, “Umie ondo jabon gero ¡”,
“Umie dakozu hor”, “Seiñe jjagoten zauz” e.a esaten dogu, ikusten
doguna oidseletako umea gogora arazten deuskulako.
Esakerie - “Tíre! ez takozu imie hazurrien eta ! ” – Ez istutu, ez ta
horrenbesterako ta.
Esakera - Sardiñe otzaran jaidsota

Etxe apalean jaiotakoa

16

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Sasoia baino lehenago jaiotzen bada umea, zazpíkidse edo zortzi tse
maridsé dala esaten da.
Imie errez eta arazo barik errie dauenari, “uzkerra bótatie
lez” ekar dauela diñotsagu, baña askotan Sesariagaz okin behar
izaten da, biar pillue dako matrona honek gero!.
Orduan ama seiñe eíndse edo libréta dauela esaten dogu. Lehen,
umeak etxean bertan jaiotzen ziran eta ohitura zan, amaren plazentie
senarrak balde batetan eroatea Frantxun atxetara, bertan botateko.
Garrantzitsuena, jaiotzen dana mutil edo neska, osasunez izan dadila
esateko, “ Hamar hatzamarrak euki deidsela beran lekuen” esaten
da, eta helburu berdinegaz baina jaio ondoren, “Atz-begidsek
ondo dakoz ?” galdetzen da.
Ama ta infantie etxera datozenien, amuman lagunek pe imie ikusi
bidauie, esanez, “Ai zelako aitxen koroskérie dako baie” ta igual
etxien kuadra dana eletrisistie izan edo “Aman begidsek takoz” ta
justo imigaz dauena tellapeko Juli izan. Gure nagusiek total diez
abillek antzak atrapaten ta hori bistie gitxitxute dakoiela gero !.
Umeak aitxen antza dakola esateko, “bera ta bat” , “Aitxe ta bat”,
“Aitxek pópatik eñikue” edo “Aitxen babillegaz eñikue”
dala diñogu. Baita gurasoen izena erabiliz, umea Tomas kumié
(kúmie azentoa aldatuz, sehaska ) dala be esaten da.
Norbaitek itxuraz beste baten antza daukanean, “Tomasen aídie
dako!”, aldiz antza, ohituretan edo egikeratan danean, “Amen
bigarren Tómas !” (izena adibidea da).
Berba egiterakoan, zeozer esatea edo aipatzea, aitxetú da guretzat,
“Zeuk aitxetú zu”, “Aitxetú be ez egin”. Aitxetú, zeozer esatea ta igual
etxien aitxek berbarik pez.
Hasikeran pertsonie, Jjaidso barridse edo gozotasunez jjaidso
parritxue, ime freskue, gero oidseletakue, titiko imie ta gero
hillitakue dala diñogu.

Jaiotakoak hiru izan badira, hirukotzak edo baita modu bitxian esanda
hiru bikotzak dirala be esaten da.

17

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Umea euki barik, kanpotik ekarten danean, umea askakue edo
urikue, eta jjaidso barri dakargunean, Jjaidso ta garbitsu be
ein barik hartuikue dala diñogu. Antzinan jaiotako umea, amak
ez baeban nahi, etxeren baten atepostan isten eban, ume horreri atitan
itzikue deitzen jakon.
Urrengo erreferentzia, eskolara hastea da, orduan ime txikitxue dala
esango dogu, baita , ime mokue, ime pirridse, imi mántarra, ime
betérrie edo ime potozórridse, geure umorearen arabera.
Urte gitxi barru, Jaun hartzie edo komuniñue izango da neurria,
orduan ime bardingue, mutil-koskorra edo birlórie, neskatíltxue
egin jakula diñogu.
Mundua ezbeharrez beteta dagoenez, guraso barik geratzen dan umea,
ime zurtz geratzen dala esaten dogu.
Urte batetik bestera, umea kaskóndute edo hazitxe ikusiko dogu.
Gero maridserdikue, mutil bardingue, biberuko arrañe,
monikakillue, aitxen edo aman gañekue, neska bardingue, gazte
birloratxue, neskatillie edo andratxue, gizon eñé, andra eñé,
neska matxue, mutil matxue edo mutil gaztaie ( mutil gaztie
txantxetan).
Urte gitxi barru, gizon-mútille eta neska gaztie, orduan
erreferentzia serbisidsué eindse edo ez, neska lágune edo mutil
lágune dakola edo ez izango dalarik.
Maite dogunari botateko lorie edo piropue, “ Neure Afrikako amapola
berdie ! ”.

Ana pozarren iminzu, baie tellapekuek atrapaten bazaitsuie…..

18

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Gauzak onerako egin eta txarto urten doskunean, “Ezkontza txarra”
egin dogula diñogu.
Esakera - “Ezkondu naitzen Morgará, eta jjo nauen eperdiz hormará !”
Mutila gizona egitera heldu danean, “Zorrari arpi emoteko moduko
gizona” dala diñogu, nahiz eta gero zorretan bizi.
Nagusiek gazteei zerbait irakasten ari direnean, “Ikasi neu bizi naien
artien” esaten deutsoe.
Batek diñonean

besteak erantzun
“ Zaharrak trapuek”

Zarrák ( pertsonengatik)

“Zarrák izen txarra !”

Zarrá !
Artritis dakot

“ Hori bakizu zer dan, zartritis ”
“ Bai, gaztie izanikue”
“ Zartzara, Artzara”
“ Amataten !”

Zeu be gaztie zara
Zartzara
Ama ta ?

“ Urtiek berez pasaten diez gero ! ”

Ezkondu aurretik, ohitura da nobidsuek euren gurasoek aurkeztea,
momentu horreri arpei-haustie deitzen jako. Egun horretan ez, baie
gero arpi asko hausten dira.
Esakera – “Andrié,

etxeko lemié”

>> IKUSI

Ezkondu ondoren andra gaztie edo gizon gaztie, baña laster entera orduko
danakaitxik edadekuek dirala esango dogu, “urtiek berez pasaten diez
gero !” esanez.
Alargun geratzen danari, hasieran behintzat dana txokaten jjatsola esateko
“Andra alargunek, kaleko harridse guztidsek pe beran kontra” eta
norbaiti emazteak edo senarrak eskapaten deutsonean, bizi alargune dala
diñogu.
Sarritan nahiz eta ezkonduta izan, persona batzuk euren izaera dala ta
amaren esanetara jarraitzen dabe, orduan “aman gonápien” edo
“aman kamisepien” bizi dirala esaen dogu.
Itxuraz ondo badago personie beti gazte dala, txetxita lez, txirta lez,
mutil txíkidse lez, makatza lez edo ondiño leber dauela diñogu.

19

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Azkenez, arpeidse tximurrez beteta, zartzie jjota gagozanean, atzo zarra
edo atsotsue eta agure maspasie.
Personaren bat oso zaharra dala esateko,
Muxuxu urtekue dala diñogu.

Artzie baño zárraue

edo

Norbaitetaz hitz egiten dogunean, bera be nahiz eta itxura ona izan, adinean
sartutakoa dala adierazteko, “Bera be ez ta atzo goizekue” esaten dogu.
Pertsonea bere bizi guztian txarra izan danean edo ohitura ez egokiak izan
dauanean, zahartzaroak ez dauala gauzak hobetzen esateko, zarrau eta
txarrau ! esaten dogu.
Pertsona miskillosue, mi,mi,mi ibiltzen danari, jjiritxu agurie esaten jako.
Esakera- “Txikitzen ikasi eziñik, ta zartzara ibili eziñik”.
Batek, Gizonak ez gazak pa ! - Besteak, Bai,
jokoa eginez.

gizon eskasak ! , hitz

Jaiotzen garanean ezebeza bagara, belak etxata edo errieta gagozanean,
ezebezerako bidean gara. Hau baieztatzeko, “Ume jjaidso ta ume hil” be
esaten dogu.
Istripuz edo beste batek eraginda hiltzen dana, garbitsu egin dala edo
garbitsu egin dauiela diñogu. Norbait gaztetan edo ezustean hiltzen
danean, hilbiarra !, ordue ! edo destiñue !.
Batek- “Ondo !”

- Besteak - “Ondo, zeruen dauen atsue !”

“Artritis dakozu ?”

“Artritis ez, zartritis !”

Batabat gazte-gaztetan hiltzen danean, “Gordin-gordinik jjun da”,
“Pertsonie gordin egon dana” edo antzekoa esaten dogu.
Esakera - “Zure mimueri itxaroten banau, arrak pe jjango nau ”
Esakera: “ Agurie, agurie ona da, a gurie, bestie gurie,
atsue da txarra, han tsue, bestien tsue ”.
Galdera
“ Ze eindse, ze eindse ?” ,
Erantzuna - “ Ze eindse ?, Atso bat seiñe eindse, ta bera be titi bakue !”.

Ezkontza kantak > ENTZUN

20

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Pertsona nagusiren bat, daukan adinerako gazte eta osasuntsu ikusten
badogu, “Begizkune eitzeko moduen zauz” esaten deutsagu. Berak
orduan, “Kutune imin bikot, begizkune ein barik” erantzungo
deuskularik.
Begizkuné – Pertsona batek, beste baten txarra nahian, jautitzen dauan
madarikazioa. Erd. Mal de ojo.
Kutuné – Begizkunek uxatzeko jartzen zan eskapulario txikia.
Behin gizon alargun bat, neskazar batengana hurbildu zan bere historia
kontatzen, errekadue eitzen, baie andreak bere sasoia pasata zegoela
esateko, gure esakera batez, zera erantzun eutson, “Hospitsalera zatoz
mántatan !”.

EZIZENAK
Amakiñé,
Primera comunion, Gaztie, Txabal,
Gaztie, Gaztetxu, Multiltxú, Purgatoidsoko arimie,…..

Ai, zartzien itzela !

Hombre,

Zartzie ez ta txarra,
atatie da txarraue !

Gaztetute zauz !
Gaztetute ez taitz,
baie gastatute bai !

21

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Barreka zatitsu
Telefonuen entzundakoa. Zartzien itzela.
- Nor da ?
- Juliiii !
- Ez, erretu ein zara e !
- Juliiiiiii !
- Amen ez tauela Julirik !
- Entzun Juli, gure Juanek diño...
________________________________________________________

Ezetz igarri
Lapiko tipi-tapié, kolore biko saldié. Badakizu edo popitas ? Popitas ?
_________________________________________________________

Zer diez ?
Herriko kanta baten agertuten diez.

22

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Gaztiek, lehen eta orain
Gaur egungo gazteek, sarri askotan entzun behar izaten dabe, inoiz ere
ez dagozala konforme, ez nagusiek esaten dabenakaz, ezta jaietan
izaten dan musikiegaz. Baie hala ta guzti be, nagusiek sarri esaten
dabe, Zer ete da gazte izatie !,
Gaztiri zer tsok pa ! ,
Horrek gaztiek ta gu gastauek !, e.a.
Nagusiek berba horreek esaterakoan, gogo handiz gogoratzen dabez
euren gazte denporak, errezki eurek pe euren sasoien zeozer
egindakoak diralako. Gaur egun neska-mutilak gauzetxuek egiteko,
edur fabriken atzera, talara edo ronpiolasera joaten badira, lehen be
izaten eben nora joan.
Hori dana baieztatzeko, ikusi daigun 1902. urtean idatzitako bertsoak.
Bertsoen izenburua “Bermeoko mutilen pozak” da, baie uste dot
neskek be, ez ebiela hain txarto pasatuko.
“ Bermeoko mutilen pozak ”
Neska mutilak oraingo aldian, daukazuz pozez beterik
bermeoko plazan ez dagolako, euren gustuko soinurik
tanbolinian dantzan egiteko, ez daukie harek gogorik
ta domekia heldu ezkero, ezin egon dantzan egin barik
Eta horregatik dagoz batzuek, Arene ondora joateko
eta bestiak Albonigara, dantzaldi batzuk egiteko
filarmonika soinulariak, han dagoz listo joteko
txakur txikia paga ezkero, gaztiak dantzan egiteko
Arratsaldia pasako dabe, jira biraka gaztiak
ta ilun abarra heldu ezkero, faltako ez dira nastiak
hagatik dagoz pozez beterik, hemeko gazte guztiak
ardura barik han ibilteko, ta eurentzat baster guztiak

23

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Erromerian gautu ezkero, batuko dira bitsuak
harek orduan zer egiten daben, ikusiko ez dau itsuak
isil ostuka sarri askotan, izango dira mosuak
beste egunian egondo dira, txarto esaten auzuak
Etxerantzian gau ilunian, mutilak neskak hartuta
sarri askotan ibiliko dira, bideak bere galduta
arbola onduan laban eginda, sasi artean jausita
biderik bere topa ezinda, euren lagunak itzita
Egia bada esan eizue, argiro gazte maitiak
guzurra bada zuzenduteko, esan dodazan guztiak
halan badira isilik egon, jakin ez daien frailiak
ezpabere faltako ez dira, pulpituetatik sermoiak
Atsotxu batek niri esan deustaz, kontau dodazan guztiak
ta ikaraturik gelditu ei dira, buru arinak guztiak
ordurik hona ei dabilz harek, joan etorri handiak
zelan da nondik egingo dituen, soinu jotzaile barriak
………………………………………………………………….

Sasoien sasoikuek, lehen lehenguek ta orain orainguek

Barreka zatitsu
Antziñan, jaietan bandeak pasakallie jotzen ebanean, gazteak
musikeagaz batera, honela kantaten eben , “Ay Jalisco, Ramon bizko,
ez tau ikusten portuko erlojue, Ay Jalisco, Ramon Bizko, ez tau
ikusten portuko elizie”. Argi dago norbaiten kontura egindako kanta
bat zala.

Ezetz igarri
Popitas ?

ARROTZIE

24

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Etxekotasune
Makiñetxu bet esakera erabiltzen doguz besteengana zuzentzerakoan,
oraingoan ikusi daigun
gure laguntasuna eta batez be gure
etxekotasuna kontuan harturik, besteekaz zelan konpontzen garan.
Zelan ez, ama da ikasten dogun lehenengo berbea. Barru barruko
sentimentuaz izaten dala adierazteko, “amma, ago beteko
ama !” esaten dogu. Batzuetan aman ikarie be izaten dogu, abestiak
diñon moduan “amak atako tsuela, amak atako tsu, amak atako
tsu, amak atako tsuela, parrandan zabiltzelako”.
Batera dagozan ama ta alabie antzekoak dirala esateko, “ama ta
alabie, zein ete da hobie”, baita “amuma ta lobie, zein ete
da hobie”esaten da..

“ Ama ta alabie, zein ete da hobie ! ”

Euren erantzuna “Bata nahi bestie, zu baño hobie”,
sarritan gustukoa ez bada be erantzun hau entzutea. Esataridsek,
entzunlaridse be izan behar dau eta.
Amaren gozotasune aitxena baño handiagoa dala esateko, “ama,
arnasie be barrora, ta aitxe kanpora”. Egoera edo momentu
larrietan ere, ama gogoratzen dogu, Ai ama ! edo Ai amatxue !
esanez.
Kirolean futbolean, pelotaka edo beste zerbait egiterakoan kolpea
emon behar danean, “Emon, aman burue be ez da ta !” animatzen
dogu.
Zeozer aberiatzen jakunean, adibidez telebisioa, “ Telebisiñue jjun da
amaneko etxera” esaten da. Orain norbaitek ulertu leike, ETBkoak
amaren etxera elkarrizketa bat egitera joan dirala.
Gazteen ibilkerak dirala ta nagusiek hasarre diranean, “Halan dabil
hau, amak eingo dau, aitxek ekarko dau” esaten dabe, kalinpan
ibiltzea gustatzen jakela eta ez etxean laguntzea esateko.

25

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Okasiñoren bat ikusi eta hurbiltzean, berba asko baie sustantzi gitxi ikusten
badogu, “Hor iñok ez daki ama ta aitxe nor dan” esaten dogu.
Arazoren baten aurrean edo zorrari lepoa emoteko,
etxien” diñogu, ama beti ardura guztien buru.

“Ama ez tau

Guk esandakoa, besteren batek ez dauanean ulertu ta barriro galdetzen
euskunean, Zer esanzu? , guk berak ez ulertuteko moduko erantzuna
emoten deutsagu, “Amak aistek ta jjan gurez” , esatilez edozer.
Etxeko edo inguruko ume danakaz ibili bagara, “Ime txirri
guztidsekaz” ibili garala esango dogu.
Ama eta aitxe batzen dauan esakerea ere badago, “Ama, aitxe, ta
Peru ta Maridse”, esate baterako danak guztidsek. Urrengoa ez
da esakera politxe baie oso erabilia danez aipatu beharra dago. Zeozer
txarto egiten dogunean, zera urteten deusku Ama putie !, hori
entzuterakoan besteek zera erantzungo deuskue - Ta aitxe mal
pescador !. Andrazkoek berba hau biguntzeko, “Ama txitxie !”
esaten dabe.
Umeren batek ama ernegaten ipintzen dauanean, amak aldarrike ,
“Ama perrién imie” edo “Ama txitxién imie” eta baita “
Nongo amak eñikue zara.. ? ” esango deutso . Bera dalez ama libre
dako esatea, txarra beste batek diñonean izaten da.
Etxeko seme-alabei, izenaz ez ezik, beste modu bitxi batez ere
aipatzen dira; “ Lorié, Pitxié ta kakié”– lehena, Lorié, bigarrenaPitxié eta hirugarrena – Kakié.
Neba-arreba askoren arten
azkenengoari edo txikienari, ondákiñe be esaten jako.

Etxeko nebarrebek, euren artean urte gitxiko aldea dabenean, alkarren
átzekuek eta umeak badira, alkarren átxekotxuek dirala esaten dogu.

26

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Ene alabié !

edo Ene semié ! entzuten badogu, ez daigun
pentsa beti ama bat seme alabei berbetan dagoala, ze bai alabiek
amari, neska lagun artean edo emaztea senarrari deika izan leikelako.
Herrien gozotasuna, bere eguneroko esakeretan nabarmentzen da.
Esakerak -

Esaizu be ene alabié ! ( alabátxi esan ba ! )

Gizonek eta umeak kaltzetiñek zulotuta, frakak apurtute edo antzeko
zeozegaz kalera urteten dogunean, andrak zera esaten deuskue “ Imiek
eta gizonak, agiridsek”, ardura gabekotasunean antzekoak garala
esateko. Gurasoek beti seme-alabak dezbideratzeko ikaraz,
“Umiri emoten batsazu, kordela luze,
harek eingotsu edozer gauze ”

Seme alaben edukazioa gurasoen ardura dala adierazteko, “Zer ikusi,
ha ikasi” eta “Imien zentzune, etxien entzune” esaten
dogu.
Senar emazteak esateko andra-gizonak erabiltzen da. Emakume bat
eta gizon bat lehengusuak dirala esateko aldiz, ez lenguso ta ez
lengusiñe, lenguso-lengusiñek dirala diñogu.
Kalean lagun edo ezagunei kasu egiteko, Da lenguz ! erabiltzen dogu
gizonok eta batabatek badoala esateko -Banuen ! - badiño, besteak “ bai
jjun zaitez ” esateko, Gorantzidsek amañarrabari !, esaten deutso.
Etxekoak, etxe-etxekuek eta lagunak ez diranak, baina eurekaz kasu
egiten garala esateko, aurrezpidié egin dogula, ezeunek dirala
diñogu, edo hartu-emona edo ezeupidie dakula eurekaz. Eta
nahiz eta behin ezagutu, esate baterako autobusen berbetan egon
garelako, gure bidaian berba lagune izan dogula diñogu.
Amañarraba eta errenen artean sarritan goraberak sortzen dira. Horren
lekuko, amañarrabak errenari “ Errena erren dungulu ”, ta errenak
amañarrabari, “Pepetxu neurie, ta bidsotatik bat zein ete da hobie”,
zure semea neurie da, ta ni txarra ba naiz, bera be ez ta hobie
zentzunean.
Dana ezin dala izan adierazteko, besteari “ Zer gudok
amañarraba ordirik ta sagidse beterik ? ” galdetzen deutsagu.

pa,

27

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Zeozer txarto egin edo apurtu dogunean, “Zugaz daku guk etxe
bete !” entzun beharko dogu, esate baterako zeu zara nahiko etxe
dana hondatuteko. Eskerrak erdi olgetan esaten dala.

Zeu zarrena ta zeu
txarrena !

Seme-alaben harremanetan, esate baterako olgetan dabiltzanean,
zaharrena umeena bihurtzen danean, “Zárrena ta txárrena !”
esaten deutsagu.
Etxeko gazteek, nagusien ohiturak hartzen dabenean, eta ez diranean
besteen gustukoak, “Atxitxe tomasen antzak atrapa barik gero !”
esaten jake, atxitxek be bardin egiten zauela esateko.

Amuma ta atxitxe, gure herrian baita amatxu eta aitxetxu agertzen
diran lo kanta bat ere badago, “atxitxe dala txutxulunberde, amuma
dala masuste, atxitxe jjun dala Bittoridsera, amuma lepuen
hartunde”.
Gurasoa ez danean odolekué, bigarren ezkontza batekoa danenan,
gurasoa usamá eta usaitxé edo ama órdie eta aitxe órdie izaten
da. Nahiz eta azken hau oso txarto emon belarrire, pentsa leikelako,
aitxe ardau zalea dala. Harek ekarritakoak odolekúek ez diranez,
guretzat usaiztie, usarrebie, usanaidsie, usnebie eta baita usamuma
eta usatxitxe.
Gure amak guri ez ezik beste ume bateri bularra emon badeutso edo
guk hartu beste andra baten bularra, ume biak bulabatekuek dirala
esaten dogu.

28

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Gure familikoei deitzeko, beste iñon erabilten ez diran moduak
daukaguz, besteak beste, Anai !, Aiste !, Tie !, Lengus ! edo
Neure lobie ! . Ez daiguzan galdu, deitzeko izenak eurak baño
berotasun gehiago bait dabe. Ai eta norbaiti entzuten badiozue
anaidse txikidsetaz berbertan, kontuz zeren benetako anaietaz
baño beste zeozetaz ibili leike eta.
Besteak diodanari, zeozer gehitzea
berezitasunetariko bat, horrela :

edo

luzatzea

da

gure

Norbaiten guraso nagusien egoereagaitik Ama ta ? galdetzean,
erantzun bitxia hartu daikegu, gordin ta hitz jolasaz, Amataten ! .
Ai amatxue !

entzutean Amatxue eta Pepetxue !

Tie ! entzuterakoan – “ Bai odola metuteko dala
erantzuten dau tiek bromatan, teie entzun daualakoan.

ona ! ”

Errena !
entzutean - “ Errena , erren dungulu ! ”, kontuz
errenagaz adierazteko.
Amañarraba ! entzutean - “ Amañarrabak errre asko dakola ! ”,
errebuelta larrei . errena izan bada esan dauana, amañarrabak zera
erantzungo deutso, “Ta errenak pe bai !”.
Kontuek ! entzutean - “Kontu-kontulari, senar emaztiek hiru
begi”,( bat otzólue zalako).
Lobie !
entzutean - “ Lobie bai, baie lóbie ! ”, Otsoalako
jenidsue daukanean.
Subiñe !

entzutean – “ Subiñe, beste ama batek iñe ”, baezpada

Subiñe !
entzutean - “Hobeto subiñe, subillé baño ! ”
(Subille- Idiaren kikillé sikatute (larru itxura). Antzinan maisuak
umeak joteko erabiltzen zan. ). Subillé tertzien txikot zati mehe bati
ere deitzen jako.Irisillegaz (hesteekaz egindado baratxoa) edo
mimenagaz be jotzen eben.
Besutakue !
eginez

entzutean

Mekauen la puñeta
koñeta ! ” esaten da.

“Besutakue ta isterratakue ” , hitz jokoa

entzutean

“Mekauen la puñeta, andra ta

29

Ai gure Bermio -

Parientie !

txarridsé ostu !

esakerak eta izakerak

entzutean - “ Parientiek parientiri,
”- Parientie bai, baie txarridse enbárka.

Parientie berbie entzuterakoan, beste erantzun bitxi bat ere badaukagu,
“Parientie ta arrañe etxien, hiru egun da neikue”, handik gora
etxean eukiteko egun larregi diralako.
Parientetasune urrunetik datorrenean, ister pariéntie dala diñogu,
baita mezabíarrekuek urrunekoak baie norbait hiltzerakoan meza
atarateko konpromisoa daukagunean. Atzerrian bizi diran parientiei,
pariente amerikanue esaten jake, nahiz eta Alemanian bizi.
Bihar edo etzi gure familian sartuko diranai, “kidse” (gaia-kia) atzizkia
gehitzen deutsagu, horrela errénkidse, subínkidse, koñatákidse
edo koñatókidse (ata kontu koñak tokia edo tabernie dala),
amañarrábakidse edo aitxeñarrábakidse eta mutil lágune
(senargaia) edo neska lágune (emazte gaia) esateko, andrákidse edo
gizónkidse ere esaten diralarik.
Ezagunen artean, batzun hartu emonak besteenak baño sakonagoak
izaten dira, orduan, etxekó dirala, etxekuek, etxe-etxekúek,

etxeko-handí,

hartu emon handikuek, lagun kutunek edo
lagun urkúek dirala esaten da. Azken hau guraso bardiñeko anai,
arreba, neba edo aiste naturalei ere, anai urkúek adibidez. Gure
etxekotasuna edo kidetasuna adierazteko beste modu bitxi bat,
antziñeko arrain-salgailuaren bolak gogoratzen dalarik, bola
barrukuek da, adibidez “ Bola barrotik taitx, salduteko dakoiela”.
Famili artean barriz, anaidsek, koñatak eta abar ondo konpondu eta
maite diranai, laztanak, maitxiek edo uniño handikuek dirala
diñogu.

Geure lagunek kantie > ENTZUN

30

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Gaur egun

aitxebítxi edo aitxebesútakue eta amabítxi edo
amabesútakue izatea formalismo bat baño ez bada, lehen
gurasoen faltaz eurak ziran askotan besutakuen arduradurak.
Gure herrian tellápekue (ta ez beziñue), sarritan familikoa baño
gehiago izaten da, hori diñosku esakeriek ere , “Atziñeko tellapie,
atie kisketan ganien da familidse baño hobie”. Kontutan izan behar
da, antzinan tellápekuen artean asko laguntzen zala, aldiz gaur egun
sarritan ezagutu be ez doguz egiten.
Tellapekutatik aparte, gazte denporako gure kalekoak ere gogoratzen
doguz, txikitxeko laguné edo geure kalekué esaten dogularik,
nahiz eta orain kanpoan bizi.
Amaitzeko, etxeko seme edo alabigaz ezkonduta bizi diran subin edo
errenei, kariñosamentien famili horretara kanpotik etorritakoak dirala
adierazteko, geure modu bitxi eta bizi batez,
edo moko pegáuek dirala diñotsagu.

kalien topaíkuek

EZIZENAK- Amakiñe, Aita, Aita Karmelo, Aita Sorrillas,
Aitona, Alaba bakarra, Ama kaka, Ama guapa, Amasulo,
Atxitxe barikue, Atxitxe Pransisko,
Pariente,Viuda hermosa,
Erriberako Lengusue, Lagun zarra, Mi suegra, Oker ezkondu,...

31

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Barreka zatitsu
Pasadiso barregarri bat. Senar emazteak joan ziran pasitan bere
alabatxugaz Mundekabidetik Lamerapunterantz. Bikotea berbetan egoan,
atziñen bertatik ibiltzen ziran lekuak gogoratzen, ta umeak orduan
galdetzen eutsie -“Ama ta ni orduen nogaz egon naitzen ba ?” , ta
amak esaten deutso, “Zu bidsotza, gorantzien aitxegaz, ta

berantzien amagaz”.

Juan Aranoa ( 1901-1973)

Txo

Txo ez zarie lotsatuten, Gibraltarreri popie emoten !

(Algecirasen)

32

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Itxuraz
Bermio bezalako herri txiki eta dinamiko batek, bertakoek euren ezaugarri
fisiko edo itxuraz zeozelan bereizteko, bere eguneroko bizitzan hainbat izen
asmatzen dauz. Hala ere, hizkuntza eta herri danak, ez dira bardin
moldatzen lan horretan. Ezizenak asmatzeko gure erraztasuna batetik eta
euskera bera ere ondo egokitzea bestetik, gu benetan emankorrak izatea
egiten dabe.
Hona hemen, norberaren itxura kontutan harturik, gure izakerak.
BURU ETA AURPEGIAZ
Buru handi, besau burue,
txarri markaue, arpi zuridse,
tremesa ( arpi zabala), pitxarrosie ( arpi istue ta luzengie), arpi
luzengie, mikue, plastangie, plastangonie, papusia/o
taluen arpidune, paparduen antzekue, papo lodi,
arrotza gorríngotxue edo papo górri, okotz handi,
belarri handi, belarri urten,
ulépue, ulie hegaberie lez,
ule fírue, ule plántxau,
ule béra (saskela), txirikillos, kalbosue, soídse-labaná,
guardakola hutsik,
bizardo, begitelá (begi epel),
begi epel, begi kátarra (betule ori eta begi argiak), begi oker,
begidsek gobiernuen kontra, begilloie (handi), begi txiki,
begi urten, begi tortol,
besauen begidsek, lanproien begidune
(begi urtenak),
betulaz, otzolie (tuertue), otzólue (tuertue),
sur górie, sur jjana, sur handi,
sur oker, sur tongo,
surtzillo handi, agiñandi, agiñ úrten, agiñ ústel, agiño ( agiñ
motzak),
atxapeko txarrue (mosolue), durdoie ( mosolue), mosolue,
moso katillo, moso oker,….

Begidsek gobiernuen kontra

Agiñ ústel

Papúsio

33

Ai gure Bermio -

Ulépue
Antzinan, ulépuri –
“Txo, alfiok segikotsu
atzien !”. Alfio, Lameran
egoan barberu bat izan zan.

esakerak eta izakerak

Txirikílluek
Ule errízaue, kiskurra.

Soídse labaná
Soídsie, apaijjuek
karela ez kaltetzeko
ipintzen dan egurra.

GORPUTZ ETA ITXURAZ

Baltzuzkiñe,

baltzikiñe, baltzamue, iketxa baño baltzaue,
txibidsie baño zuridsaue, Zuringie, geisokidse, galanta,
Anbotoko señorie (itxurosie), beti gazte, afroié, etxurosue,
etxure bakue, etxure bako monue, etxure gogorrekue, etxure
tristedune, hilbizikue, koko luze, koko lodidse, titi bako,
titi handi, titi ximel, mantxue, esko labur, hego labur, hanka
oker, hanka luze, ister sanbo, koixue, gizon txiki tranko
handi, potozórridse, kakanárrue, kaskarratoié, bázpidse,
ezébeza, miséritsue, pillotxue, píngue, pizkázurrelakue,
tutuelakue, oskille ( gizon txikidse), Katalan bárrille (txiki
lodidse), potue ( txiki lodidse), tótue ( txiki lodidse),

Zeren gaíñekue da baie !

manduen gañekue, manduek eñikue, goidse jjoteko gizona,
gáraue, handillue, andolle, gangille, gangilloie, ganguse,
mandokerisie, Habanako palue, luze, me ta bistoso,
zozpalalakue, makallo sikue, atze-aurrie jjota, tanbolin palo,
txistulakue, Garizimie baño luziaue, Arime fiela ( argala ta

34

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

zuria), Hazurre ta azala, lau kuadrokue, dsezena, sakatué
bóldrue, itsotxoridsen kontue lez, zarrau eta ederrau, grakue,
,astozatidse, otsulakue, Ogoñon gañekue, trongille,
kukuxé, loditxónie,
mardue/mardonie, marmoka, morróskue, morroskónie,
amarra bako sakue, baso-txarridse, buzkentza,
mostrongie, Motrikuko budsie,
potolodidse, totolodidse, ,totobillue, trapalotie (txiki lodia),
tronbolintxu, trongillé, eperdi labur, popa handi, popa
urten, Motrikuko kaskue (popa altoduna)….

Tanbolin pálo

Ogoñon gáñekue

baso txárridse

potozórridse

ITXURA EZ EZIK, BAITA

Sama kaka ( garramatue) ,

Sama érre ( ahotz errea), Txantoié (
gizon gorrá), Txantónie ( andra gorrá)
Antzinan, kuadrila batean beste danak baño handilloagoa izan eta besteak
abusatzen ebazanari, besteak "amako" deitzen eutsien, behar bada
joterakoan "amalako" zalako.
Ikusten edo entzuten ari garana, ikusgarria edo bitxia danean, esakera
– “Honek kontuek ez dau kontako mutuek eta ikusi bez itxuek”.

GAUZA TXIKIDSEK ETA HANDIDSEK
Potozórridse, pizkázurrelakue, iñuzéntilakue, kakanárrue, ezébeza,
bápeza, miséridse, píngue, tútulakue, ez geúzie, …
Itsosúpetekue, manduen gáñekue, lau kuádrokue, mátxue, mándue,
oídalakue, ederrá,…
Arrainak - Txakurren besteko atune, toletan besteko bokartá
Esakera - “Zure ederraren ez da etorko”. Ez da etorriko ez
zugaitik ez zure edertasunagaitik, beste interés bategaitik baizik”.

35

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Hatzamárrak, txikiak eta lodiak diranean, hatzamar tónguek dirala diñogu.
Neurrietan ez ezik, badagoz aipatutako ezaugarri batzuk beste arlo
ezberdinetan be erabiltzen diranak.
Esate baterako, filma edo pelikula bat gure gustukoa danean, itsosúpeteko
pelíkulie edo pelíkule mándue dala esaten dogu. Aldiz, pelikulie
ganorabakue iruditzen jakunean, iñuzentilako pelikulie dala diñogu.
EZIZENAK
Agin handi, Andra luzié, Antolin koixo, Anton begigorri, Arpi politz,
Azal eder, Atzamar tongo, Baltzamo, Begigorri, Begilloie, Bekoki,
Belarri, Bella aldeana,
Betulas,
Bibotas,
Bizargorri, Bular gorri,
Buruhandi,
Emili Txikidse,
Esku politz,
Espanitxi,
Espanbaltz,
Feotxu, Gorputz politz, Hankaluze,
Hermosa, Horrek uliok, Juan
handidse, Kokotza, Kokot oker, lejietako lastué (Ulé oridune), Mosolue,
Mosokatillo,
Otzolie,
Ojitos de kanika, Ojos de buey, Papargorri,
Papu oker, Patas largas, Paula gorda, Pedro feo, Pedro gordo, Pedro
okotz, Pedro papu, Pedro patas, Pedro rubio, Peka, Peka begigorri,
Pekasto, Pepa begigorri, Petra begigorri, Petra txiki, Pies planos, Rubia
pastora, Rubio, San Migeleko arbolie, Santi patitas, Silbot, Surgorri,
Sur gora, Surjan, Sur handi, Sur oker, Sur zapal, Sur ustel, Titi
handi, Titi bako, Titi espan, Tomasa lodi, Tomas handi, Trentza luze,
Tripandi, Tripa llena, Triparriba, Turtulu, Ule gorri, Ule plantxau,
Ule zuri, …..

“Nok esan zauen, tximúrrek ederrak dizela ?”.

Etxúre bako mónue

Batu sei ta lau,…..ta zeure koroskériek urteten dau !

36

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Izatez
Edozein gizartetan bezala, gure herrian ere, besteen balore on edo
positiboak baiño, akatsak edo balore negatiboak azaldu eta kaleratzeko,
askoz ere izen gehiago asmatzen doguz. Horrela gehienak txarrak badira
ere, geure geureak dira danak.
Bitxikeri modura eta izakerei lagunduz, esakera batzuk ere sartzen dira.
Gehienetan, arinegi hartzen dogu erabakia, beste zelakoa dan esateko, ta
sarritan erretu egiten gara. Hori halan dala adierazteko, “Pertsonie ondo
esetuteko, ogidse jan bi de beragaz” eta nahiz eta batzuetan egia ez izan,
“Tartera bateko sardiñek, danak bardiñek” be esaten dogu.
GANORA BAKOAK, ODOL GITXIKOAK ETA ALPERRAK
Abuxé, abuxék baño odol gitxiaukue, adubakue, aiztie,
ali-ali, aliadue, alper untzidse, alperrarridse, alperran
justisidse, amuma kontsola, argi bako mariposie, arto amásie, arto
sopie, Artzako basie baño santarraue, arrain zuridse, arranke bakue,
arrotz handidse, asta bako tarterie, asto kantsaue, atalue,
atxapeko birgiñie, baba lorie, baleko jan, ban-bai, bartolie, basié
baño tentélaue, bobo arraidsue , brus-gorridse, dana
biarrekotxue, dejeme la plast, ebai bakue, esne bakue, esne
epela, esne epeletako sopie, esne galdue, gabiloie, galgoli parrie,
ganbelue edo ganbeloie, gandule, ganora bakue, ganora bako
trena, gauez eñikue, gibel handi, herri txakurre ( itsosuri dar-dart ),
ikopasie, iñusentie, itzidse, jan txakurre, juzidso bakue, kable
bako entxufie, kakatan plaust, kalai-malai, killora ez tana
allegaten, koipe-gasié, kokolue/ie, kokolo tres, konpostolie, laixé,
loguraz, malbakue, malmosá, mamalie, mamaue, Mamerto,
mano-manokue, manokue, Mari-deskantsu, Mari-téntel,
marmok arrañe, marmoka, misólie, mistika flor, molda bako
trena, moldabakue, moldakatza, motela, munduek itzikue (rarue),
odol bakue, orko morko, oskola-handi, ososoko santue,
pálpalekue, papaue, papel bakue, patata ságarra, pastela, peto
bakue, peto gitxikue, pla eitzeko patatie, popértsakue, santa
infansia, santarra, santar magaridse, santarran andaparie,
santarríllo, santarrúa, sastarratako apaijjue, sensilla maria,
sensillamentien kredo, sensillotres, sin-son, sinfónia,
singanoria/o edo Singapur, subillé, taidso bakue, tentel untzidse,
tentelá maria, tollé, tonto arraidsue, tortola bedeinkatie,

37

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

trabeseko paelá, trauski mauski, trená, trentrin bakue, trula,
txiko fáltaue, txístu bako trena, ur lotue, ur hotzeko sopie, ur
txikiko arrasterue, ustela, zuridse, zuringa.
Alkarren antzekuek batzen dirala esateko, “Taraskan sastarrak batzien
dizen moduen, batzien dizela santarrak pe”, esaten da.
Ganorabakoren
bategaitik
berba
egiterakoan,
“Horren
ayuntamientuen,eztauz kontzejal danak ”, “Zemat tontotzako altxa
bide panaderue goizaldien ogidse eitzeko”, eta antzekoak esaten dira.
Norbait odol bakuen antzagaz eta berbetan be energi gitxikoa ikusten
dogunean, “Horrek arrotzarik pe elekidau apurtuko, eperdi azpidsen
imindse” esaten da. Oiloaren antzekoa dalako.
Zeozer egiterakoan, batabatek lasaiegi hartzen dauanean, “Zetako hilko
dau bidsotza ba ?, “Zetako ernegako dau ba ?, edo antzekoak diñoguz.
Pertsonea ausarta danean, “Hauri de potruek okitzie !”, aldiz alperra
bada, “Hauri de arrotzak okitzie !” esaten jako.
Batzuk lanean dabiltzala, beste bat egoten badago, “Zugaz daku guk
laguntziño makala!” edo “Zugaz askatuko guk Euskal Herridse ¡”.
Molda bako txakur edo biargiñeri, hitz jokoz pedro mariano deitzen jake,
itsasorako “perro marino” ez dirala esateko.
LAGUN GITXIKOAK
Arpi garratza, arpei mingotxa, arpei santarra, arpei itzala, arpei
txarridse, begikunaz, bekoki illune, burugiñe (berekoia), erdi
frantzesa, errié, esko arin, esnien bitse (edozegaitik kejaten dana),
gaue, ligorrá, mamaue, mari mustur, maskárie, mats-garratza,
munduek itzikue (rarue), mustur- ítxidse, nokierokaldo, odol bero
(pellekarako listo dauenari), otábarra (ligorrá) pazentzi, pitxa-rosie,
sumurutue, tripérrie, turtúlue, urru búrue.

txingaué edo txingau

fuétie,

38

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

“ Hasarratutiek gatx bi
dako gero, lelau hasarratutie ta gero lagun eitxie ”.
Esakerak- Norbait hasarratzen danean,

“ Hori da onez apartatekue ! ” – Hobeto da horrega bakez ibili
BIARGIÑEK
Fiñe, urre zatidse, urre gorridse, urrie lakue,

berakatsan atala.
GARBITASUNA
Arpikaka. arrikotrápo, japonesan uzkerra, koipien mamárrue,

koipe lustre,
koipéstue,
lanbasalakue, maja zalie, perro-txikue, saskela, sarnasto,
sastarra, sastoie, sastroie, siri-sarakotxue ( jo ta pasa egiten dauena),
ugerdo, urrie baño garbidsaue, ur karo, urrien bitselakue,
urrielakue, zantar-magaridse, zantarrosa, zantarrua, zórristue.
Esakerak- Garbitasuna eta sexua, hitz jokoaz nahasturik.
“Mundekan jo dauela tanborra, bakotzak beran aurrie garbitzuteko”.
Norbaitetaz, andra garbidsé dala diñogunean, garbi zálie dala esan nahi
dogu, aldiz, gizon garbidsé, jan,edan gitxikoa, erreten ez dauana edo gizon
sanoa dala esaten dogu.
BAPEZ MODOSUEK
Asto zatidse, astokillue, frakurrutu, sakillanue, saskela, torpie,
aldeano troskille, trauski-mauski.
Beti bardiñe izan danari, “ Asto jaidso ta mando hazi ”.

39

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

MOSU EDO BERBA ZALIE
Abogadesie, barrekaritsue, berba lapiko, berbaldune, engañadorie,
gangarra, koplosue, lamiñe, lamiñen bizarra, lanbasá, lar
jakiñe, min gózo, moso mérke, paristosue, saladie-ue,
salamerié, sartená.
HOTZA, BERUE TA URETARAKO ZALETASUNA
Bero bero, hotzakille , izurdie,

ur arratoie,

ur-txóridse,

ur-karo, uren íso.
Baña lana, ura edo beste edozeren aurkakoari, beste modu bitxi batetara ere
deitzen jako.
“Biharran íso” (alperra),” uren íso” (ur karo) edo “ Bermion íso”
(Bermion jaio, kanpoan bizi baña iñoiz ez datorrena, beharbada gitxiegi
eritziko jakolako).
Astoa ere, ” isó” esanez (azentoa aldatuz), atzez botatzen danez, hortik
dator antza gure izakerak adierazteko esakera bitxi hau.
SEXUA
Adarrastue, arperie edo arpillerie, arponerue, bero-bero, ime
lapur, arrain sántarra, atorra kaka, mari mutille edo gizon
eitzen hasikue, mariketxue edo andra eitzen hasikue, sarten bero,
uso bero, santarrillie, santarrua.
Esakerak – Apetitoa eta sexua ikusi dogunez, badago esakera zahar eta
adierazgarri bat, biak alkartzen dauzana. “ Jan da jan, kiñe ta kiñe, hau
da binboliñetako miñe ”, edo baita “ Ez edateko be sagidsen
albuen ”, zeozer atarako dan itxaropena adierazteko.
Sexuari buruzko izakera edo azalpen gehiago, Hil arte bizi / sexuan.
DIRUE TA SUERTIE
Balbie, balekojjan, begiratie, dana barru, dana biharrekotxue,
arrapiñie, diru errementeridse, diruen kirrikie, diruen
kukurrúkue, esko zabala, etxe kalte, eukitsue, ez beteteko

40

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

usená, fiñe, jan txakurre, mixolie edo miskiñie, ondo bízidse,
pelénkie, potrosué, sikaterié.
Esakerak – Aberatsa hitza entzuterakoan

“Aberatsa popan atsa,

infernuko lebatza”.
Bazter biak antzekoak dirala adierazteko, “ Fin-fiñe ei de, santarran
urrengokue”.
Kanpotik diru barik etorrikuri, “maletie itsosora jjeusitxe etorrikue
Amerikatik”.
ARRUEK IZATEZ EDO JAZTEN
Arro kaka , atxa ganeko birjiñie, dándidse, eritzidse, eritzitsue,
fota baño arruau, gizon erdi arrue, handi gure, jjentelmana,
kaballo ganekue, maja-zalie, mari-arro, 41undo41a41/ie, pintxue,
pipitxie, postiñerie/ue, txilipitxerue,
ur handiko arrañe,
zorri
bíztue edo zorri hil biztue.
“Ezer ez ta zaratie, iñor ez da gerizie” – Dana zaratie, berba ta berba ta
ezer ez dauala esaten.
“Non jjeuzi be ez tako ta, zer diño ba ?” – Miskiñie izan arren,
harrokerietan dabilena
“Badeitso beran bururi” – Arroa, beran burua handitzat daukana
UMEAK ETA GAZTEAK
Alajie, ama perrien imie, ama txitxien imie, ama putien imie,
ama txitxien imie, ama zulo, andra-andratxue, aurre etorridsé,
barrabaná,
barrabasá,
barrabasan hankilakue,
biríkidse,
diputaue, domabakué, elemento argidse, enbeléjue, éraiñe, esan
onekue, esan txarrekue, gazte ezan bako zarra, gizon-gizontxue,
gozue, ime beterrie , ime demoniñué, ime letxie, ime lupué,
ime madarikatue, ime mantarra, ime mokue, ime pendejue, ime
potozórridse, ime zentéllie, ime tristie, ime urtena, intsentsue (pélmie),

41

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

lamiñé, lamiñén bizarra, lar-jákiñe,
misketue edo miskindo, ondo hazidse, patatxá (trebea, bizkorra),
pustillie, sartená, zentellíe, zentélle-barrabasá, tabardíllie,
tanboliñe , tarrabalderue, tirri-tirridse, txarto ikasidse, urtená,
zarkillie, ziriñé.
Esakerak – Umeren bat pelmadie emoten dauenean, orain arte “Jjuen
amumañe eta esan hiru pesetako tardantzie emoteko” , antziñan “ hiru
txikidsen tardantzie”, oraindik gora beharbada, “ euro erdiko tardantzie
emoteko” esan beharko dogu.
LOTSIE, NAHASTIE ETA BESTE BATZUK
Abogadesie, afrontue, exajeras, arpi gogorrekue, arpi handidse,
arpi lodidse, arpi bikue, ago handidse, ariñ-ariñ, arrañe,
atxapeko txarrue, auen bolo, azaleko arrañe, babastue,
baezpadakue, barre faltso, batun batun, buru áriñe,
buru gógorra, burutóie, deseo txarrekue, domabakué, ekando
txarrekue (kostunbre txarrekue), emblémie, entzun txarrekue, eperdi
karie, erríe, erromerúe, esko áriñe, espitxie, fardela, farrasá,
fratzesa, freno bako bizikletie, geiztonie, geiztue, guzurren abídsie,
guzurren amá, guzurren enplástue, guzurren handiko mándie,
guzurren abídsie, guzurren kamárie, guzurren kikirríki, guzurren
kirríkidse, guzurren kukurrúku,

guzurrén mamárrue,
hiru txikiko fuetie baño ariñaue, intzéntsue, ispítxie, kaka pírridse,
kanpo éder, karta fáltso, kaza txákurre, krientzá bakue,
kondeziño txarrekue, Kurtzioko txiliñe, lar jákiñe, lotsa bakué,
lotsa biztekué, lotsa txarrekué, lotsa geistukué, lotsa galdué,
lótsorra, maldizientie, mari fándero, mari mandónie, mari mútil,

42

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

mari pótro,

mari kákie , marraísue, maskárie, matarrásie,
matarráskie, mi,mi,mi, mísi mísi, miskíllie, jjíritxu agurie,
monjákidse, muxarrá, naskíllie, nasterie, non zer barri,
okasíntie, okasínte mamarraue, pallásue, papaúa, pápaue,
papel bakue, pendoié, pendónie, pepíñue, perejillé, piperrá,
pírridse, popa áriñe, popáize, puntxetá (beti berak errozoie), saltsa
guztidsetako perejillé, Santo gustidsen kandélie, sarjentónie,
sartená, sínsona, somatená, sorgiñé, zorónga/ue, Taraskien
arpídune, temósue/ie, tertza fáltso, tripérrie, txakurrek popatik
eñikué ( txarra), txarto pentsáue, txingaué, txikiko fuetie baño
aríñaue, usúsue, zazpi suétas.
Esakera – “Bat ariñe ta bestie andanadaz”- Biak antzekoak
Bokartak jan badoguz esaterako, baña bakar bat geratu bada jan barik,
“Akaba hori lotsabakue !” esango deuskue, baña ez esateko lotsabakue
garala, halan azkenari deitsuten jakolako baizik.
Norbaitek guzurre esan badeusku, gerorantzean gugaz gehiago ez
kontatzeko esateko, “Niri itxaroten bazauz, guzurrek errementako tsu”
esaten deutsagu.
Esakerak – Azpi jokoa edo txarra isillean egiten danean. “ Tomasak
emoten dauela lanbasagaz eta Xixilik isisilik”.
Izakerea bera aipatu barik ere, esaten da “jente modue”, geure gustokue ez
danean, “Halako jente modurik”.
Guzur asko esaten dauanagaitik, “ Guzurre egidse lez” edo “Guzurre
egidsen beste” esaten dauala, eta baita “Guzurreri jjeusten be
etso itzitzen” esaten da.

KALE ZALEAK
Fandangerie, gaueko txoridse, ibiltsune, Mari urten,
parrandien kukurrúku,

kalinpan,

Madalenak kantie > ENTZUN

43

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

parrándien ugt,

parrándien ugérie, kále-kále, eta baita Kosepa
kále-kále edo Teodora Laparránda ere , ezizenak izan arren, oso
erabiliak dira izakera moduan.

Kale zalea, etxean nekez topaten dala esateko, “Felísia ezu topaten etxien,
farolagaz bez”. Beheko solairuan edo “planta bajatan” jaio danagaitik,
“ Kalien jaidso ta kalien bizi ”, esaten da. Jai guztietan ibiltzen danari, “
Non jjaidse han isterra ¡ ”.
Parrandara doanari, “Ondo ibilli, gitxi gasta ta bueltak
etxera ” eta atzo parrandan ibili danari, “Gauien ibilli, goizien agiri”,
esaten jako
IZAKERA ONEKUEK
Artesa, arto amasie, Hatzamar bategaz eruteko modukue,
koitxadue, ganorazkue, bidsotz onekue, destrosue
(katxondue), estidselakue, gizajue, itsosupeteko pertsonie,
Jaingoikuen katue, kanta kláro (gauzak argi eta aurpegira esaten
dauana) kunplesito (modosue), kelmeriñotxue (koitxadue),
kunplimento bakue, lanosie (saladie),

legoié,

legoien azalá,

44 monjakidse, mundo bakue, ogi zatidse, ogidselako gizona,
ososoko santue, ostidselako morroie, txar bakue, saladie,
salaue, zintsue…

44

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Pertsona izatez gozoegia, labana, fiñegia danean, baresárie lakue da.
Ikusi >>> BARESÁRIE (Baresarea)
Esakerak-

“Oneidseri. Txise eitzen tsoie burutik bera”.

“Ai zuuu !, zuelakue bat egon zan, ta bera katuek jan zauen ! ”

BESTE IZAKERA BATZUK
Beti gauza bardinak esaten edo beti modu berean jantzita dabilenari,
betibát edo Elias betibát.
Txar guztidsek pegaten jakonari, miskíllie, Beti andreak diñoana egiten
dauana, andrápekue, Suerte txarrekoari, argi bako maripósie, Azkarra,
ariña dana, ezpadiñé, Gaztetasunik izan ez dauenari, gaztie ezan bako
zarrá, Atziñeko modura pentsatzen edo bizi dana, Atziñeko 45undo
eskólakue, Ganora eskasa eta umekerietan dabilena, Santa infánsia,
Bizkorra dana, artázidse.
TXORIEN IZENAK ETA PERTSONEN IZAKERAK
Txori batzuen izenak eta izakerak kontuan harturik, pertsonei ere esaten
jake haren izenak, adibidez:
BRAIE –Itsu mendidsen dabillenari, halan ibiltzen bait da txori hori.
TIRRI TIRRIDSE-

Eraiñe, lotuten ez dana.

MARI KÁKIE Pelmie, berak nahi dauana lortu arte lotzen ez dana.
Txori hau txirleten atzetik ibiltzen da, harek auen daroena bota arte, gero
berak jateko.
JJÍRIÑE – Azkarra, ziriñé.
USUSUE - Leko danatan burue sartzen dauanari, non zer barri dabillenari.
ELIZE TXÓRIDSE - Elizen sartute bizi danari.
TORRA-TXÓRIDSE edo ERROIDSE – Abadie
EPERDIKARIE -

Ziriñé, popa ariñe.

KÓFRIE -

Ariñegi jaten dauanari. >> IKUSI

LAPA TXÓRIDSE -

Lapa zalie.

TXORI ERRESÁLAUE – Bere asmoak igartzen jakon pertsonea

45

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

EZIZENAK
Amali bedinkatie, Apala, Arruenekue, Baba lora, Barrabana,
Berba lapiko, Bertanbera, Biargin, Bietz guzur, Bizkorra,
Bizimodu, Don importante, Epela, Hemeretzi txakur da erdiko
arpidse, Txartxarra, Kanpo eder, Kariñoso, Karta faltso,
Korason de hierro, Traste iñusente, Triperre, Zazpi sueta, No
kiero mariñero,
Manu arrotxu,
Demikuko markesie, Don
importante, ….

Barreka zatitsu
Askotan esaten da, usabak ez dauala izaten errurik, erruek beti izaten dira
besteenak. Horren adibide argia, antzineko patroien esanak.
“Mille arru bokart atrapa dot” -“Enbarka dot, seirehun kintxel atun”
“Felix mutuek (helizek) atrapa txoie artie” “Enbarranka ein dsauie”
__________________________________________________________________________________________________________

Ez tot entzuten piperrik pez ¡

Atxitxe , kisketari !

_____________________________________________________________________________________________________

Anbrikis kantie > ENTZUN

46

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Hil arte bizi
ï‚· Jan
ï‚· Kantak
ï‚· Edan
ï‚· Kantak
ï‚· Erre
ï‚· Kumunera
ï‚· Lotara
ï‚· Sexua

Joseba Barrenetxean argazkia

Jan da jan

47

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Bero, epel edo hotz, gozo, garratz edo mingots
Gizaki guztiontzat, eguneroko zereginik garrantzitsuenetarikoa jateko
ordua bada ere, batzuk zoritxarrez egunero ogi barik, beste batzuk larregi
daukagun artean. Horregaitik edo ogi zatiak sastarratara botatzeak ere pena
emoten deusku, hori dala ta mosue emonda botatzen dogu. Baña artikulu
honetan, gure Bermion eta jateko orduan doguzan beste ohiturei edo
esakerei errepasoa emon nahi deutset.
Jaten hasi orduko, “ Probetxo on bat”, “On egin janak eta edanak
gatxik ez ” edo “On egin” esaten dogu. Nahiz eta azken hau, jan ondoren
grokadie entzutean be esaten dogun.
Probetxo berbeak beste erabilera bat ere badauka. Pertsonaren batek ez
deuskula laguntzarik edo aukerarik,
emoten, berarekin ez dogula
probetxurik esaten dogu, “Horregaz ez taku probetxurik”.
Bardin zentzuan, “Adu onerako eta suberta onerako”, adu edo
zoriontasuna eskatzeko.
Estomangue zarataka hasten danean,
gosekíltzen,
gosigaz
bidsortute, gosigaz jjosítxe, gosigaz urrutute, gosigaz enbaltxámata,
gosigaz nokau eindse,
gosigaz okertute, eta abar diñogu, baita
“Astunak pe albardata jjango lekidotaz”, “Jango lekidot Tribis da
Enpare”, “Katuek dakotaz aldárrike estománguen” eta itsosugaz zer
ikusi daukien modu batzuk ere badaukaguz noski, “Gosie dakot
brageratararte” (kaeletik-kaelera), “Arkadak pe apurtute dakotaz
gosigaz”, “Gosie dakot paelik pael” ( paeletik paelera edo mandarik
mandara) eta baita “Gosie dakot bidsorko la marina”, “Gosie dakot
trasbal” edo “Gosie dakot zubanket” ( batek taki nondik datozen azken
honeek).

“Arrausi luzie, loguré edo gosié”
Batek - “ Baguez emoten dauiena jaten”
Besteak – “ Ez badauie emoten, jan barik ohire ”
Batek - “Baguez dauena jaten”
Besteak – “ Ez tauena saltxa berdien ” (saltxa berdie hutsik be gozo)

48

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Norbait jatune danien, apetitue,
entramie edo sakie dakola diñogu.
Esakerak - “Horrek jan, konozimiento barik”, “Jaten dau, iñondik
dizenak”, “Horren usená beteteko asko bide” edo “Horrek, agié
be jango lekidau”. Jan da jan dabilenagaitik, papo bidsetatik jaten
dabilela diñogu, berari Jan koño ! esanez.
Asko jateaz gain, arin jaten badauen “Kofrie lez jaten dau” diñogu,
korridsen jaten dauan itsasoko txoridse lez. Halan jan ezkero, okerreko
samatik (umeari Kusún) joateko arriskuan gagoz, grazidse, ze benetako
samatik joan ezkero, orduen itxoten jarriko lekigara.
Odola emoteko gagozanean, jan barik, baraurik edo barauten egon behar
izaten gara eta beste batzutan, gorputzen ondo ezaren ondorioz, jateko
gogo barik gagoz edo jan-jan barik ibiltzen gara. Baie normalean jan
gitxikoak bagara, jan bako, jakana, jan gangarra, mikie edo míkue
garala esango deuskue. Aldiz asko jatekoak bagara, jan onekue, jan
askatan, jandun, jatune, tragarroie edo lau tripiano. Asko ta arin
jaten badogu, kofrie gara, jateko onak bakarrik jaten badogu, tripe
zuri, eta gozoak gogoko badogu, gozo jjale.
Esakera -Zeozer txarto urteten jakunean, “Hauri, patata prijidukaz !”.

Jan bidsotza, neska handidse eitzeko !

Gozez gabiltzanean eta norbaitek galdetzen deuskunean Nora zuez ba ?,
Emoten badauie jaten ! , erantzuten dogu.
Baie noski, gogoagaz ez da nahiko eta norbaitek jateko, besteren batek
prestatu beharko dau jatekoa. Hori adierazten dauan esakerea ere badago ;

“Nok ein badau, nok jan badau”.
Herri abestia – “Erramuneke, erramuneke, astuen potruek jango neuke”.
Norbaitek jateko ikustean gogo handia dauanean, baña gero ez dauala
askorik jaten, begidsekaz jaten dauala esaten da.
Bermion ezkatzari, Suétie ere deitzen jako eta aintziñako tellapeetan
etxeko ateak irekita egoten ziranez, arin jakiten zan zer eukien jateko,
bestela “sueta ganien katue” edo “txapien ganien katue” esanez, argi
egoan etxe haretan ez zegoala jatekorik. Behar bada gaur egunean hobeto

49


Documentos relacionados


Documento PDF ai gure bermio
Documento PDF hirurehun mamiazala azkena ipad 1
Documento PDF programa ewc
Documento PDF best tower fan
Documento PDF beauty schools bizhouse uk
Documento PDF formakuntza eskaintza


Palabras claves relacionadas